Bilbao Athletic - SD Logroñés
Jardunaldia 3

Bilbao Athletic - SD Logroñés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
20
SD Logroñés
SD Logroñés
  • 16' Artola
  • 50' Cabo

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic, hirutik hiru

Joseba Etxeberriaren taldea SD Logroñesi gailendu zaio eta hirugarren garaipena eskuratu du bigarren faseko hirugarren norgehiagokan

undefined

Bilbao Athleticek beste beste hiru puntu lortu ditu bigarren fase honetan, oraingoan SD Logroñesen aurka, eta txapelketako etapa honetan jokatutako partida guztiak irabazi ditu. Hirutik hiru. Artolaren eta Caboren golei esker, talde zurigorria errioxarrari gailendu zitzaion.

Neurketa intentsitate gutxirekin hasi zen bi areetan, eta ez zuen abagune aipagarririk izan. SD Logroñesek defentsan ondo ordenatuta itxaron zituen etxekoen saiakerak eta, horren ondorioz, besteetan baino gehiago kostatu zitzaion Bilbao Athletici. Hala ere, lehoi-kumeak ere eroso sentitzen dira aurkariaren joko irteera estutzen, eta arerioaren zelaiko eremu arriskutsu batean baloia lapurtzea lortu zuten lehen jokaldian, zigortu egin zuten. Nico Williamsek area aurrean hartu baloia eta Artola egoera ezin hobean utzi zuen markagailua irekitzeko. Aurrelariak ez zuen barkatu eta, Jero gainditu ondoren, denboraldiko hamargarren gola sartu zuen.

Bilbao Athleticek errenta handitzeko aukera izan zuen aldageletara joan aurretik, Artolaren edo Diarraren saiakerekin, baina bigarren golak bigarren zatira arte itxaron behar izan zuen. 50. minutua bete zen, bisitarien beste desadostasun baten ondoren, Williamsek baloia behetik erdiratu zuenean, Cabok baloia sarera bultza zezan.

Hortik aurrera, Bilbao Athleticek partida kontrolpean izan zuen eta hiru puntu gehiago lortu zituen, LaLiga Smartbankera igotzeko playoffak jokatzeko helburura hurbilduz.