CD Calahorra - Bilbao Athletic
Jardunaldia 4

CD Calahorra - Bilbao Athletic

CD Calahorra
CD Calahorra
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 28' Iker Amorrortu
  • 70' Luengo (b.a)
  • N. Williams (p.) 60'

KokapenaLa Planilla , Calahorra

Bilbao Athleticen porrota La Planillan

Lehoikumeek 2-1 galdu dute Calahorraren aurka, bigarren faseko lehen porrota jasoz

undefined

Bilbao Athleticek ezin izan du punturik lortu La Planillara egindako bisitan, CD Calahorraren aurka 2 eta 1 galdu ondoren. Iker Amorrortu Lezamako jokalari ohiak eta Luengok bere atean sartutako golek alferrikakoa egin dute Nico Williamsen gola.

Zuri-gorrien filialak, bajaz beteta eta aulkian bost ordezko jokalari baino ez zituela, ez du arratsalderik onena izan Calahorran. Etxekoak konbentzituta atera dira erasora, eta bereak izan dira aukera argienak lehen zatian. Carriquek eman du abisua 25. minutuan, langa jo duen jaurtiketa gogor batekin, eta hiru minutu geroago, Amorrortuk ez du barkatu Iruren aldaratze baten ostean baloia harrapatu duenean.

Calahorrak aldea handitu ahal izan du lehen zatia bukatu baino lehen, baina Artolak ondo urrundu du baloia, gorritxoen erasoko batek gola sartzeko zorian zegoenean. Lehoikumeen aukerarik onena Baquek izan du, baina bere burukada behartua langa gainetik joan da.

Bilbao Athleticek erritmoa handitu du bigarren zatian berdinketaren bila, eta Nico Williamsek penaltia lortu eta sartu du Etxeberriaren taldearen kontraeraso on baten ostean. Zuri-gorriek minuturik onenak zituztenean La Planillako berdegunean, Luengok bere atean sartu du Ramon Riegoren erdiraketa.

Calahorran ez da beste golik izan. Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako bigarren faseko lehen porrota jaso du Bigarren Mailara igotzeko playoffetan postua ziurtatuta izan arren, eta hurrengo bi partidetan Tudelano eta SD Logroñesen aurka ahalik eta puntu gehien lortu beharko ditu, Bigarren Mailara igotzeko fasean ahalik eta koefiziente onena izateko.