Bilbao Athletic - Unionistas
Jardunaldia 4
1. RFEF

Bilbao Athletic - Unionistas

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Unionistas
Unionistas
  • Marín 66'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticen lehen porrota Lezaman

Imanol de la Sotaren lehoikumeek denboraldiko lehen porrota jaso dute Unionistasen aurka

undefined

Partida oso lehiatua izan zen Lezaman eta Bilbao Athleticek lehen aldiz gainditua izan zen denboraldi honetan etxean. Antonioren golak, bigarren zatian, hiru puntuak eman zizkion Unionistasi.

Berdintasuna nagusi izan zen lehen minutuetan. Bilbao Athleticena izan zen baloiaren jabetza, baina aukerarik gabe eta bi taldeak taktikoki oso ondo kokatuta. Lehen berrogeita bost minutuak ez ziren bi taldeen erasoko potentzial handiaren isla izan.

Bi taldeak bigarren zatirako gorde ziren, baina neurketa ez zen aldatu. Bilbao Athleticek baloi jabetza handiagoa zuen, baina ez zen eraginkorra De La Cruzen ate aurrean. Bisitariek ere ez zuten arrisku aukera handirik izan, baina lehen hurbilketa argia aprobetxatu zuten markagailua irekitzeko. Area barruan aldaratze baten ostean, atzera pase egin eta Antonio Marinek Agirrezabala fusilatu zuen, 66. minutuan.

Bilbao Athleticek Unionistas bere zelaian sartu zuen, baina Salamancako taldeak ondo eutsi zien  lehoikumeen erasoei. Markagailua ez zen mugitu eta bigarren talde zuri-gorria lehen aldiz galtzaile atera da Lezaman.