SD Logroñés - Bilbao Athletic
Jardunaldia 10
1. RFEF

SD Logroñés - Bilbao Athletic

SD Logroñés
SD Logroñés
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 36' Sandoval
  • Agirre 44'

KokapenaLas Gaunas , Logroño

Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Las Gaunasen

Imanol de la Sotaren lehoikumeek SD Logroñesen gola berdintzea lortu zuten

undefined

Bilbao Athleticek bana berdindu zuen SD Logroñesen aurka Las Gaunasen. Errioxarrak Sandovalen golari esker aurreratu ziren, baina Gorka Agirrek balantza orekatu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen eta horrela gelditu zen emaitza. Jardunaldi honen ostean, zuri-gorriek hamar puntu dituzte sailkapenean eta behealdetik aldendu dira apur bat.

Goiza ia aukerarik gabe hasi zen. Etxekoek Agirrezabala atezaina urduritu zuten noizbehinka, eta lehoikumeak Jero arazorik gabe harrapatu zuen Diarraren jaurtiketa batekin saiatu ziren. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, etxeko taldeak bere legea ezarri zuen belar gainean. Lehenengo Jon Anderrek eman zuen abisua burukada batekin eta Calderonek ere beste aukera bat izan zuen sarea zulatzeko. Segidan, Sandovalek lortu zuen, Calderonek eskuin hegaletik egindako bakarkako jokaldi bikaina aprobetxatuz.

Zelaira hurbildu ziren zaleak ederki gozatzen ari ziren taldearen jokoarekin. Hala ere, atsekabea hartu zuten Gorka Agirreren golarekin lehen zatia bukatzear zegoela. 21 zenbakia daraman jokalariak talde-jokaldi ederra borobildu zuen area barrutik berdinketa erdiesteko.

Aldageletatik bueltan, Artolak, gutxigatik kanpora joan zitzaion burukada batekin, eta Diarrak aukerak izan zituzen, baina zorte pixka bat falta izan zitzaien. Azken txanpan hainbat aldaketa izan ziren bi lehiakideetan, baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Datorren astean, Bilbao Athleticek Rayo Majadahonda hartuko du Lezaman.