Bilbao Athletic - Rayo Majadahonda
Jardunaldia 11
1. RFEF

Bilbao Athletic - Rayo Majadahonda

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
11
Rayo Majadahonda
Rayo Majadahonda
  • 30' Serrano
  • Raúl Sánchez 47'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek eta Rayo Majadahondak puntuak banatu dituzte

Madrilgo taldeak Raulen bitartez erantzun zion Serranoren hasierako golari

undefined

Berdinketa Lezaman. Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Rayo Majadahondaren aurka, talde madrildarrak Serranok lehen zatian sartutako golari erantzun ondoren.

Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldeak hasieratik bikain egin zion aurre partidari. Lehoikumeek, neurketaren hasiera itxia izan arren, aukerak sortu zituzten, Artola, San Bartolome eta Serranoren saiakerekin. Nafarrak ireki zuen markagailua hogeita hamargarren minutua iritsi zenean. Bere zelaitik ekin zion Serranok korrikari ondoren Champagne azpitik gainditzeko. Amaiera ezin hobea. Aurretik, Rayo Majadahondak lehen zatiko sustoa eman zuen Borjak, bisitarien benetako arrisku jokaldi bakarrean, baloia buruz Agirrezabalaren ateko langara bidali zuenean.

Bigarren zatia ahalik eta modurik txarrenean hasi zen zuri-gorrientzako. Baloi luzea defentsaren bizkarrera Raulek kontrolatu zuen, eta, bakarkako jokaldi paregabe baten ondoren, gure bigarren taldeko atea gainditu zuen. Agirrezabalak ezin izan zuen ezer egin. Lehoikumeek aukera izan zituzten Champagne berriro gainditzeko, hegaletatik barneraldiak eginez. Intentsitatea handia zen, baina aukerak ez ziren argiak bi aldeetatik. Azkenean, puntu banaketa Bilbao Athleticen eta Rayo Majadahondaren artean.