Real Racing Club de Santander - Bilbao Athletic
Jardunaldia 12
1. RFEF

Real Racing Club de Santander - Bilbao Athletic

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 18' Manu Justo
  • 50' Borja D.

KokapenaEl Sardinero , Santander

Bilbao Athletic esku-hutsik doa Santanderretik

Carlos Gurpeguik zuzendutako lehoikumeek 2-0 galdu dute Racingen aurka

undefined

Bilbao Athleticek galdu egin zuen El Sardineron. Manu Justo eta Borja Dominguezen golek garaipena eman zioten Racingi, eta bere aukerak ederki aprobetxatu zituen beste hiru puntu lortzeko eta txapelketako goiko postuetan finkatzeko. Carlos Gurpeguik taldea zuzendu zuen estreinekoz Imanol de la Sotaren gaixotasunaren ondorioz.

Norgehiagokaren hasiera oso parekatu baten ondoren, lehoikumeak markagailuan aurrea hartzen saiatu ziren Parerak behetik harrapatu zuen Caboren jaurtiketa baten bitartez. Jarraian, Diarra ez zen eskuineko aldetik zetorren erdiraketa batera iritsi. Kantabriarrek abantaila hartu zuten Manu Justoren golari esker, Marco Camusen jokaldi on bati amaiera emanez. San Bartolome berdinketaren bila joan zen, baina atezainak ere gelditu egin zuen bere saiakera.

Bigarren zatia hasi bezain laster, etxeko taldea errenta handitzeko gai izan zen. Borja Dominguezek baloia atetik gertu jaso eta Iru gainditu zuen. Harrezkero, bigarren talde zuri-gorria herabeki hurbildu zen aurkariaren areara, baina ez zuen arrisku handirik sortu. Datorren astean beste aukera bat izango du eta Talavera Lezamara etorriko da.