Bilbao Athletic - Talavera de la Reina
Jardunaldia 13
1. RFEF

Bilbao Athletic - Talavera de la Reina

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Talavera de la Reina
Talavera de la Reina
  • Adighibe 65'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du Talaveraren aurka

Lehoikumeek, partidako aukerarik onena Diarraren burukadan izan eta gero, Lezaman galdu dute

undefined

Bilbao Athletic amaierara arte saiatu zen, baina Talaveraren aurka galdu zuen Lezaman. Aighiberen gol batek, bigarren talde zuri-gorria ondoen aritu zen unean, neurketa erabaki zuen.

Lehen zatia oso itxia izan zen eta aukera gutxi izan zituzten bi taldeek. Talaverak ondo egin zion aurre Bilbao Athletici atzean eta lehoikumeek erasoko aukerarik nabarmenenak izan zituzten Serranoren oinetan, baina Edu Sousak ez zuen inolako arazorik izan hauek zapuzteko. Agirrezabalak, bere aldetik, bikain urrundu zuen Victor Ruizen falta saiakera.

Bigarren zatian Bilbao Athleticek gora egin zuen minutuek aurrera egin ahala. Aukerarik argiena Diarraren burukada batekin izan zuen, zutoinarekin topo egin baitzuen. Hurrengo jokaldian, kolpe galanta jaso zuten Imanol de la Sotaren gizonek. Adighibek aldaratze bat jaso ondoren aurreratu zituen talaveratarrak, geldikako jokaldi batean. Hortik aurrera, kanpoko taldeak bigarren zatiko zuri-gorrien erasoak ondo kontrolatu zituzten eta puntuak eskuratu zituzten amaieran. Datorren astean lehoikumeek RC Deportivoren aurka neurtuko dituzte indarrak Riazorren (azaroak 28, igandea, 17:00etan). Egoera iraultzeko aukera berria.