Dux Internacional - Bilbao Athletic
Jardunaldia 16
1. RFEF

Dux Internacional - Bilbao Athletic

Dux Internacional
Dux Internacional
30
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 14' Pitu
  • 30' Bonaldo
  • 34' Álvaro Martín

KokapenaMunicipal , Villaviciosa de Odón

Bilbao Athleticek Dux Internacionalen aurka galdu du

Madrildarrek lehen zatian erabaki zuten partida hiru golekin

undefined

Zoritxarreko goiz batean, Dux Internacionalek 3-0 gainditu zuen Bilbao Athletic Villaviciosa de Odonen. Nahiz eta partidako lehen aukera lehoikumeentzat izan zen geldikako jokaldi batean, etxeko taldeak garaipena finkatu zuen atsedenaldia baino lehen.

Pituk, Alvaro Martinen erdiraketa baliatuz, markagailua inauguratu zuen lehen ordu laurdena baino lehen egindako burukada zehatz batekin. Pitu bera ere protagonista izan zen neurketako beste bi goletan. Bigarrenean, Bonaldok bere taldekidearen jaurtiketaren aldaratzea jaso zuen eta, antzeko jokaldi baten, Alvaro Martinek hirugarrenez zulatu zuen bisitarien sarea.

Madrildarrek errenta eroso honekin egin zioten aurre bigarren zatiari, eta bigarren talde zuri-gorria saiatu zen erreakzionatzen, harrotasunez, baina ezin izan zuen alderik murriztu. Datorren astean beste aukera bat izango du Lezaman UD San Sebastian de los Reyes taldea hartuta, igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera.