Bilbao Athletic - UD San Sebastián Reyes
Jardunaldia 17
1. RFEF

Bilbao Athletic - UD San Sebastián Reyes

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
02
UD San Sebastián Reyes
UD San Sebastián Reyes
  • Fer Ruiz 12'
  • Arturo 79'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Porrota jaso du Bilbao Athleticek UD Sanseren aurka

Lehoikumeek Madrilgo taldearen aurka galdu dute urteko azken norgehiagokan

undefined

Bilbao Athleticek porrota jaso du UD Sanseren aurka Lezaman, defentsan sendo aritu den arerio baten aurka eroso sentitzea lortu ez duen partidan. Norgehiagoka Bilbao Athleticen interesen aurkako kolpe gogor batekin hasi zen. Lehoikumek gola jaso zuten lehen ordu laurdenera iritsi baino lehen. Fer Ruizek, buruz, Iru gainditu zuen alboko falta baten irteeran. Talde zuri-gorria behetik gora joan zen lehen zatian berdinketaren bila. Diarra, Serrano eta Caboren saiakerak Miguelek gelditu zituen, atepean seguru egon baitzen.

Bigarren zatiaren hasieran, Serranok neurketa berdintzeko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa UD Sanseko atezainak gelditu zuen. Bilbao Athletic, Marcos Jimenezek zuzentzen duen taldearen defentsa-sarea irekitzeko arazoekin, saiatu zen, baina arerioaren atera gehiegi iritsi gabe. San Sebastian de los Reyesek Jimeren oinetan abantaila handitzeko abagunea izan zuen, baina Iru bikain aritu zen 0-2koa saihesteko. Lehoikumeen saiakerak bisitarien defentsek mozten zituzten eta, ondoren, madrildarrek bere aukera aprobetxatu zuten. Arturok, etxekoen atzelarien errebote batez baliatu ostean, errenta handitu zuen, amaierarako hamar minutura.

Ez zen gehiagorako astirik izan. Bilbao Athleticek porrota jaso du urteko azken konpromisoan eta urtarrilaren 9an lehiatuko dira berriro CD Calahorraren aurka, La Planillan (17:00etan).