RCD Mallorca, Gazteen mailako Txapeldunen Kopako aurkaria

RCD Mallorca, Gazteen mailako Txapeldunen Kopako aurkaria

Athletic Clubek lehiaketako final-laurdenetan talde balearraren aurka jokatuko du.

Ohorezko Mailako Gazteak taldeak, Ligako txapeldun berriak, RCD Mallorca izango du aurkari Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Jon Solaunek zuzentzen duen taldeak partida bikoitzeko kanporaketa jokatuko du talde balearraren aurka: joanekoa maiatzaren 12ko asteburuan izango da Lezaman eta itzulerakoa maiatzaren 19ko asteburuan jokatuko da. Sari gisa, Kopa honen irabazlea zuzenean UEFA Youth League txapelketan sailkatuko da, Txapeldunen Ligarako sailkatzen diren taldeetako gazte guztiek parte hartzen duten lehiaketan.

Sari gisa, Txapeldunen Kopako finala jokatuko duten bi finalistek UEFA Youth League-n parte hartzeko aukera izango dute. Txapelketa horretan, Txapeldunen Ligara sailkatzen diren eliteko gazte talde guztiak lehiatzen dira.

Lehiaketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartuko dute. Athletic Clubez gain, momentuz, honako hauek dira sailkatu diren taldeak: Atletico Madrid, Las Palmas, Levante UD, Real Betis eta Sevilla FC.

Zozketaren ondoren, honako kanporaketa hauek zehaztu dira:

  • Athletic Club-RCD Mallorca
  • Campeón Grupo 1-Sevilla FC
  • Atlético de Madrid-Levante UD
  • UD Las Palmas-Real Betis

Final Fourra maiatzaren 23tik 26ra bitartean jokatuko da, oraindik zehazteke dagoen egoitzan.