Carlos Gurpegik ez du Bilbao Athletic zuzentzen jarraituko

Carlos Gurpegik ez du Bilbao Athletic zuzentzen jarraituko

Entrenatzaileak bere ibilbidea aulkietan uztea erabaki du, bigarren taldearekin Primera Federacion mailara igotzea lortu ostean

Carlos Gurpeguik bere ibilbidea aulkietan uztea erabaki du eta ez du Bilbao Athleticen buru izaten jarraituko datorren denboraldian. Andosillaren mitoak, bigarren taldea Primera Federacion maialra igotzearekin batera utzi du Lezama denboraldi ikusgarri baten ondoren, 82 puntu eta bi porrot besterik ez, eta laster prentsaurrekoa eskainiko du Klubarekin batera erabakia hartzera eraman duten arrazoi pertsonalak azaltzeko.

Athletic Clubek, Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiaren bitartez, urte hasieran kontratua berritzea eskaini zion bere talde teknikoari, Kluba pozik baitzegoen bere ekarpenarekin, bai futbolarien bai taldearen hazkundean. Hala ere, Gurpegik denboraldi amaierara arte itxarotea eskatu zuen, atzo bertan taldeari jakinarazi zion erabakia, bere errendimenduan eraginik ez izateko, nahiz eta helburua lortu. Era berean, Athletic Clubek partida amaierara arte itxaron nahi izan du bere erabakiaren berri emateko.

Lezamaren eta Gurpegiren talde teknikoaren arteko sintonia zoragarria izan da, eta erakundeak enegarren aldiz baino ez dizkio eskerrak eman nahi Nafarroako legendariari, azken aurreko zerbitzua eman baitio Klubari, eta hori funtsezkoa da jokalarien prestakuntza katean.