RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 36
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 68' Williot
  • 71' Hugo Álvarez
  • Berenguer 23'

KokapenaAbanca-Balaídos , Vigo

21.301 pertsona

Porrota arin-batean Balaidosen

Athleticek bosgarren postua ziurtatzeko aukerak galdu ditu Vigon, hiru minututan markagailuari buelta eman eta Raul Garciari gol bat baliogabetu ostean, falta arin baten ondorioz

Athletic Clubek porrota jaso du Vigon (2-1) hasieran ondo bideratutako partida batean eta hiru minututan amore eman du, 68.etik 71.era. Alex Berenguerrek korner batean sartutako gol olinpikoak dena alde jarri du, baina talde urdin argiaren erreakzioa heldu da, jaitsieragatik larrituta. Hori bai, zuri-gorriek harrotasunez erasotu dute eta Raul Garciak luzapenean berdindu du; hala ere, epaileak aurrelariaren falta arin bat adierazi du. Hortaz, agur esan diogu Txapeldunen Ligako aukerari, eta bosgarren postua ziurtatu arte itxaron behar zaie Betis eta Real Sociedaden hutsegiteei edo Sevillaren aurkako San Mameseko partidari. Egia esan, talde zuri-gorria Europara itzuliko da sei urteren ostean, eta Europa Leaguen lehiatuko da.

Balaidos beldurtuta egon da Sevillan Cadizek azken minutuan lortutako garaipena dela medio; bitartean, Ernesto Valverdek oso hamaikako berrituaren alde egin du, hanka freskoekin eta aldarrikapenerako gogoarekin. Etxekoek 7. minutuan Carles Perezen ezkerkada batekin izutu duten arren, Unai Simonek gelditu duena, lehoiak erosoago egon direla zirudien.

Txapeldunen Ligako aukerak estutzetik haratago, Getafen laster desagertu den karanbola baten zain, Athleticena duintasun kontua izan da. Eta bere lehen zatia, kontu horretan, bikaina izan da kontzentrazioaren aldetik. Egia da markagailuan aurrea hartu duela Berenguerren gol olinpiko bati esker, bere Ligako zazpigarren gola kalitatezko jaurtiketa batean. Ivan Villarrek, Guaita gaixoarengatik zelairatu zenak, nekez egin ahal izan du gauza handirik.

Alexek berak egin ditu ahalegin aipagarrienak, Unai Gomezengana bidalitako erdiraketan, baina bermiotarraren burukada ixtea lortu du Celtako atzelari batek, eta beste jokaldi batean erdiraketa pozoitua asmatu du bigarren zutoinera, zeina txistuka atera baita harmaila urdin argien marmarrean. Txingurri harmailetan zegoela, Athletic oso itxura interesgarria ematen ari zen.

Bigarren zati osoa geratzen zen, RC Celtak gutxienez puntu bat lortu behar zuelarik. Eta beharrak hegan eginarazi dio. Larsenek burukada bat jo du langan hasieran, eta Julen Agirrezabalak partidako 60. minutua pasata Unai Simonen lekua hartu ondoren, vigotarrek markagailua irauli dute hiru minututan, 68.etik 71.era, Hugo Alvarezen bi jokalditan; lehenengoan, Swedberg-i gol-pasea emanez, eta bigarrenean,  aurrealdetik egindako jaurtiketa batean. Kopako finalaren atezain giltzarriak ez du errurik izan bi ekintzetan, eta gelditu garrantzitsu pare bat ere izan du odolusteak aurrera egin ez zezan.

Athletic ohorez berdinketaren bila joan da eta luzapenean gola sartu du Raul Garciak  burukada bikain batean Lekueren erdiraketan, baina Starfelt atzelariari falta arin bat egin diola erabaki du epaileak.