Historia

Historia

1890-1899

Athletic Cluben sorrera

Bretainia Handiko foot-ball jokoa Itsasadarraren barna iritsi zen Bilbora

1889

1889

Kronikak

Sunderland Daily Echo egunkarian Bilbon marinel ingelesen artean jokatutako partida bati buruzko kronika.

Kronikak
1894

1894

Gimnástica Zamacois Sozietatea

Gimnástica Zamacois Sozietatearen sorrera (Bilbo), Athletic Cluben ernamuina.

Gimnástica Zamacois Sozietatea
1898

1898

Fundazioa

Athletic Cluben sorrera.

Fundazioa
1900-1909

1900-1909

Lamiakoko partidak eta lehendabiziko Kopak

Estreinaldia garaipenarekin

Athleticeko jokalariek Lamiakon (Leioa) jokatzen zituzten partidak. 1902an kamiseta txuri-urdina estreinatu zuten, atzerrian debuta egin zuten eta lehiaketako lehen titulua irabazi. Alfonso XIII.aren Koroatze Kopa. Klubak bere Estatutuak inskribatu zituen, Bilbao FC integratu zuen eta Athletic Club Sucursal de Madrid sortu.

1901

1901

Estatutuak

Athletic Clubeko lehen estatutuak (1901), 33 bazkide sortzailerekin.

Estatutuak
1902

1902

Lehen armarriak

Athleticeko ekipazioak 1902 eta 1910 urteen artean zituen kolore urdin eta zuriarekin, eta klubaren izenaren AC inizialekin, erdian elkarlotuta.

Lehen armarriak
1902

1902

Lehen talde txapelduna

1903ko Kopako txapeldun izan zen Athletic, elastiko txuri-urdinarekin. Hiru titulu jarraian lortu zituen, 1902an hasita.

Lehen talde txapelduna
1910-1919

Zuri-gorriz

San Mames inauguratu zen

Hamaikakoan atzerritarrik gabe

Athleticeko jokalariek kamiseta zuri-gorria estreinatu zuten eta Klubak atzerritarrik gabe lehiatzea erabaki zuen. Taldeak Lamiako utzi zuen eta, Jolasetako (Getxo) parentesi laburraren ostean, 1913an Bilbon finkatu zen behin betikoz, San Mamesen: Katedralean. Urte hartan Futbol Federazioak sortu ziren.

1910

1910

Kamiseta zuri-gorria

Athleticek Irungo Sportingen aurka erabili zuen lehen aldiz elastiko zuri-gorria, Amuten (1910/01/09). Zuzendaritza Batzordeak Blackburn Roversen elastiko urdin eta zurien sorta bat eskatu zion Juan Elorduy Athleticeko futbolariari Ingalaterrara egindako bidai batean, baina Elorduyk Southamptonen kamisetak ekarri zituen marra gorri eta zuriekin, Bilboko banderaren koloreekin.

Kamiseta zuri-gorria
1911

1911

Etxeko jokalariekin

1911ko apirilean Jolasetan jokatu zen Kopako txapelketan, parte hartu zuten zenbait taldek bilbotarrak salatu zituzten atzerritarrak bidegabe zelairatzeagatik. Ordutik aurrera, Athletic Clubek etxeko futbolariekin bakarrik lehiatzea erabaki zuen, gaur egun munduko futbolaren eliteko beste edozein taldetatik bereizten duen filosofia sortuz.

Etxeko jokalariekin
1913

1913

San Mamesen inaugurazioa

Leioako (1901-1911) eta Getxoko Jolasetako (bi denboraldiz) zelaietatik igaro ondoren, Bilbon zelai bat izateko ametsa lortu zuen Athleticek. San Mameseko asiloaren ondoko orube bat alokatu zuen, eta 1913ko abuztuaren 21ean Irungo Real Racing Clubaren aurkako partida batean inauguratu zen estadioa eraiki zuen.

San Mamesen inaugurazioa
1920-1929

Ligaren hasiera

Lehendabiziko jokalari profesionalak

Agur futbol amateurrari

Profesionalismoa talde zuri-gorrietara iritsi zen pixkanaka. Carmelo Goyenechearekin esan zion agur futbolari zaletuen azken belaunaldiak. Athleticentzat lehiaketa berri bat hasi zen: Liga, non 10 taldek lehiatzen zuten. Klubeko kirol sekzioak areagotu egin ziren eta 1923an Zilarrezko Ezteiak ospatu zituen.

1924

1924

Emakumezkoentzako bazkide-txartela

Athletic Clubeko emakumezko zaletuentzako bazkide-txartela sortu zen.

Emakumezkoentzako bazkide-txartela
1922

1922

Pichichi mitoa

Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi, Athleticen lehen elezahar handia da. Zuri-gorriek San Mamesen sartu zuten lehen golaren egilea da, eta 83 gol lortu zituen 89 partidatan. 50eko hamarkadatik Ligako goleatzaile nagusiaren garaikurrak bere izena darama. 1922an hil zen tifusaren ondorioz, 29 urte zituela. Bere omenezko busto bat eraiki zen San Mamesen, eta Katedrala lehen aldiz bisitatzen duten taldeek lore-sorta bat eskaintzen dute bertan.

Pichichi mitoa
1928

1928

Ligaren hasiera

1928-29 denboraldiak lehiaketa berri bat dakar: Liga. Athletic Club lehen edizio horretan parte hartuko duten hamar taldeetako bat izan zen, eta hirugarren amaitu zuen, hurrengo bietan nagusitu aurretik.
 

Ligaren hasiera
1930-1939

Loria eta guda

Gerra Zibilak Athleticen hegemonia eten zuen

Tituluz jositako urteak eta zailtasunez beteriko urteak

Historia osoko Athletic ohoratuenaren aurrean gaude: titulu ugari, nazioarteko jokalariak eta gaur egun mantentzen diren errekor goleatzaileak. Baina 1936-1939 bitarteko Gerra Zibilaren ondorioz lehiaketa bertan behera geratu zen. Kluba lermatuta geratu zen eta taldea desagertu egin zen. Liskar eta erbeste urteak dira.

1930

1930

Mr Pentland eta garaipen bikoitzak

Fred Pentland, Athleticeko lehen entrenatzaile handia, bi etapatan izan zen bertan: 1922-26 eta 1929-1933. Denbora tarte horretan bi Liga-Kopa jarraian irabaztea lortu zuen. Klubaren ikonoetako bat da, beti gainean zeraman buruko bonbina bezala.

Mr Pentland eta garaipen bikoitzak
1931

1931

Ligako gol kopururik handiena eta bigarren sari bikoitza

Zuri-gorrien gol kopururik handiena Ligaren historia osoan: Athletic 12-1 gailendu zitzaion Bartzelonari, 1931ko otsailaren 8an San Mamesen jokatutako partidan.

Ligako gol kopururik handiena eta bigarren sari bikoitza
1934

1934

Lehen aurrealde historikoa
Lehen aurrealde historikoa
1940-1949

Athleticen birsorkuntza

Athleticen berrantolaketa gerraostean

Ligako trofeoa jabetzan

Gerra Zibilaren ondorioz Athletic taldea ahuldu egin zen sozialki eta ekonomikoki, baita kirol arloan ere. Hala, harrobiko balio berriekin birmoldatu zituen bere taldeak. Horiek taldearen oinarri zirela, eta aurrelari historikoak buru zituela, Ligako lehen trofeoa irabazi zuen jabetzan, baita 3 Kopa titulu ere. Klubak 50 urte bete zituen.

1941

1941

Izen aldaketa

Athletic Clubek derrigorrez aldatu behar izan zuen bere izen ofiziala Atletico de Bilbaora, erregimen frankistak talde guztien izenak 'espainolizatzeko' araudia ezarri ostean.

Izen aldaketa
1946

1946

Bigarren aurrealde historikoa

Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza. Athleticen historiako eraso-lerrorik gogoratuena.

Bigarren aurrealde historikoa
1947

1947

Kopan sartutako gol kopururik handiena

Kopako txapelketan sartutako gol kopururik handiena. Ligan Bartzelonaren aurka egin bezala, Athleticek 12 gol sartu zizkion Vigoko RC Celtari Kopan, Gainzaren 8 golekin: Athletic 12 - Celta 1 (1947/05/18).

Kopan sartutako gol kopururik handiena
1950-1959

Hamaika abarkadunak

Athleticen debuta Europako Kopan

San Mameseko Arkua

Hamaika abarkadunen garaia da, Athleticen eta bere harrobiaren beste sinbolo bat. Klubaren ospea areagotu egin zen titulu gehiagorekin, Europako Kopan estreinatuz eta lehendabiziko Peñak sortuta. Eta San Mamesen fisionomia aldatu egin zen: Tribuna Nagusi berria eta Arkua eraiki ziren, azken hori Bilbo industrialeko ikonoa.

1950

1950

Lehen Peña

Minglanillako (Cuenca) Peña Gainza Athletic Clubeko lehen peña ofiziala bihurtu zen.

Lehen Peña
1956

1956

Debuta Europako Kopan

1955-56 Liga irabazi ondoren, taldeak sortu berri zen Europako Kopan debuta egin zuen. Porto eta Honved kanporatu zituen eta Manchester Uniteden aurka galdu zuen San Mamesen jokatutako joaneko partida ahaztezinaren ostean (5-3)

Debuta Europako Kopan
1958

1958

Kopa titulua

Kopa titulua: 11 abarkadunen garaipena Di Estefanoren Real Madrid taldearen aurka Bernabeun.

Kopa titulua
1960-1969

Harrobi indartua

Athletic Jubenila eta Bilbao Athletic abian

Belaunaldi zuri-gorri berria

Espainiako futbolean jokalari atzerritarrak iritsi ziren eta Klubak harrobiaren aldeko apustua indartu zuen: Athletic Jubenila (1960) eta Bilbao Athletic (1964) sortu ziren, eta Estatuko lehendabiziko futbol-eskola (1969) proiektatu zuen. Lehoien belaunaldi berriak, Iribar atezain zela, beste Kopa titulu batekin itxi zuen hamarkada.

1961

1961

Gazteen mailako Athletic

Athletic Cluben Gazte Mailako taldea 1961-62 denboraldian sortu zen, Jose Luis Garay presidente zela. Taldea Kopako txapeldun orde izan zen lehen deboraldian, eta txapeldun hurrengo bost edizioetan.

Gazteen mailako Athletic
1962

1962

Jose Angel Iribar

Jose Angel Iribar 'Txopo'-k 19 urterekin egin zuen debuta Athleticen, 1962-63ko Ligako partida batean. Clubeko kondaira handienetako bat da egun: 18 denboraldi eman zituen talde zuri-gorrian eta lehoi gisa 641 partida jokatuta, errekor absolutua dauka.

Jose Angel Iribar
1964

1964

Bilbao Athletic filiala

Nahiz eta Athleticek izen bereko talde bat izan zuen 30eko hamarkadaren amaieran, 1964an lehen taldearen filial gisa jaio zen. Erregional mailan hasi zuen bere ibilbidea, Piru Gainzaren aginduetara lehenengo eta Rafa Iriondorenera ondoren, eta bost denboralditan Bigarren Mailaraino iritsi zen.

Bilbao Athletic filiala
1970-1979

Lezamako eskola

Prestakuntza integrala eta goi errendimendua

UEFAko lehen finala

Athleticek Lezamako eskola inauguratu zuen eta 75. urteurrena ospatu zuen beste Kopa titulu batekin eta Peñen lehen Kongresuarekin (Bailen, Jaen). Hainbat fitxaketekin indartuta, taldeak bere lehen final europarra jokatu zuen. Erregimen politikoa aldatu ostean, Klubak «bazkide bat, boto bat» printzipio demokratikoa berretsi zuen.

1971

1971

Lezamaren inaugurazioa

1971-72 denboraldian, Estatu osoko lehen futbol eskola ireki zuten Lezaman (Bizkaia), Félix Oráa presidentearen aginduetara. Hiru futbol zelaik eta egoitza eta aldagelak hartzen zituen eraikin batek osatzen zuten Lezamako eskola. Gerora beste lau zelairekin eta kiroldegi estali batekin handitu ziren instalazioak.

Lezamaren inaugurazioa
1972

1972

Athletic Club izenera buelta

Klubak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen, Athletic Club, atzerriko hitzak zituzten taldeen izenak debekatzen zituen dekretua indargabetuta geratu ostean.

Athletic Club izenera buelta
1977

1977

Lehendabiziko final europarra

Athleticek Europako lehen finala (UEFA) jokatuko zuen Juventus FC taldearen aurka. Turineko joaneko partidako 1-0ekoaren ostean, lehoiek 2 eta 1 irabazi zuten San Mamesen. Kontrako zelaian sartutako golen balio bikoitzak, baina, titulua altxatzea galarazi zien.

Lehendabiziko final europarra
1980-1989

Gabarra

Titulu gehiago eta ospakizun historikoa Itsasadarrean barna

Ereserki ofiziala

Itxaronaldi luze baten ostean, lehoiek 2 Liga titulu eta Kopa 1 irabazi zituzten. Garaipen horien ospakizun jendetsua, Gabarra Itsasadarrean barna aterata, mugarri izan zen Athleticen eta Bizkaiaren historian. San Mamesek Munduko Futbol Txapelketa hartu zuen. Klubak ereserkia estreinatu eta bere egoitza inauguratu zuen: Ibaigane jauregia.

1982

1982

Lehen hauteskundeak

Presidente izateko lehen hauteskundeak bazkide guztien arteko bozketa bidez, 1977tik 1982ra bitartean Athleticeko presidente izan zen Jesús María Duñabeitiak bultzatutako neurria.

Lehen hauteskundeak
1983

1983

Ligako titulua 27 urte geroago: Gabarraren lehen zeharkaldia

Athleticek 82-83ko Liga irabazi zuen, txapelketa honetan 27 urteko lehortea izan ostean. Las Palmasen jokatutako azken jardunaldi ziraragarrian erabaki zen dena, eta garaipenak eromena piztu zuen Bilbon. Jendetza irten zen kalera titulua ospatzera, eta hartatik, Gabarra bihurtu da talde zuri-gorriaren garaipen handien ikur. Urte hartan irten zen lehen aldiz Bilboko itsadarrera, milaka eta milaka athleticzaleren artean.

Ligako titulua 27 urte geroago: Gabarraren lehen zeharkaldia
1984

1984

Bosgarrenez, liga eta kopa urte berean

1983-84 denboraldian, Athletic Clubek bere historian bosgarrenez irabazi zituen denboraldi berean Liga eta Kopa. Etxeko txapelketako azken jardunaldian Realaren aurkako partida ahaztezinean bihurtu zen txapeldun Athletic, San Mamesen, eta Kopako finalean lehoiek mendean hartu zuten FC Barcelona Bernabeun. Jakina, Superkopa ere irabazi zuen Athleticek, bi txapelketetan nagusitu baitzen.

Bosgarrenez, liga eta kopa urte berean
1990-1999

Mendeurrena

Erronka berri baten aurrean: Bosman epaia

Lehendabiziko 100 urteak

Athleticen historian titulurik gabeko lehen hamarkada da, eta Bosman kasuaren epaiaren ostean lehiatzeko erronkari egin behar dio aurre. Hala eta guztiz ere, talde zuri-gorriak Europan jokatzen jarraitu zuen, Ligan txapeldunorde izatea lortu zuen eta Champions Leaguerako txartela eskuratu. Klubak lehen Mendeurrena ospatu zuen.

1992

1992

Kirol Sozietate Anonimoak eta Estatutu berriak

LaLigako klubak Kirol Sozietate Anonimoak bihurtu ziren (SAD gazteleraz), zituzten zorrak kitatzeko Saneamendu-Planari jarraiki. Athletic Club, FC Barcelona, Real Madrid eta CA Osasuna izan ziren klub gisa mantendu ziren talde bakarrak. Athleticek 1999an onartu zituen egungo Estatutuak.

Kirol Sozietate Anonimoak eta Estatutu berriak
1998

1998

Mendeurrena bikain ospatuz

Athleticek modurik onenean ospatu zuen bere mendeurrena, 1997-98ko Ligako azken partidan txapeldunorde bihurtuz. Lehen aldiz ireki zitzaizkion Athletici UEFA Champions Leagueko ateak, bere historian zehar Europako Kopan hiru aldiz parte hartu ondoren.

Mendeurrena bikain ospatuz
2000-2009

Emakumezkoen Athletic taldea

Lehoi emeen Debuta, eta urte gatazkatsuak Klubean

lehoi emeak elitean, lehoi arrak garai zailetan

Futbolaren testuinguru globalizatu batean, lehoi arrak ez dira horren lehiakor ageri. Ligan jaitsierari iskin egin zioten denboraldi askotan, baina beste horrenbeste denboralditan Europan jokatu zuten eta Kopako finalera iritsi ziren 24 urte beranduago. Klubak emakumezkoen Athletic taldea sortu zuen eta lehoi emeek 4 Liga titulu lortu zituzten.

2002

2002

Emakumezkoen taldearen debuta

2000. urtean sortutako eta Superligan ari zen Leioa EFT taldearekin bat egin ondoren, emakumezkoen futbolaren maila gorenean debuta egin zuen Athletic Clubek. Lezaman estreinatu zen AD Torrejonen aurka, 2002ko urriaren 17an. Gerora txapeldun izango ziren liga txapelketako lehen jardunaldia izan zen.

Emakumezkoen taldearen debuta
2004

2004

Europako txapelketan sartuko gol kopururik handiena

2004ko abenduaren 16an, Europako txapelketa batean sartutako gol kopururik handiena lortu zuten lehoiek, Belgikako Liejako Standard taldea 1-7 mendean hartuta. UEFAko laugarren jardunaldian izan zen, Ezquerro (3), Yeste, Iraola, Del Horno eta Etxeberriaren golekin.

Europako txapelketan sartuko gol kopururik handiena
2005

2005

League treble for the Lionesses

The Athletic women's team became the dominant force in the Superliga with three consecutive championships in their first three seasons - the first team to achieve this - and another in 2007, opening the doors to the UEFA Women's Champions League.

League treble for the Lionesses
2010-2019

San Mames, berriz ere

Estadio berria, titulu gehiago

Itxaronaldi luzearen saria

Zelai berean mende bat egin ondoren, 2013an Athleticek estreinatzen du estadioa: San Mames, Katedral berria. Hamarkada honetan, kluba 9 aldiz txapeldunorde geratzen da: lehoiak, Kopan (2 aldiz) eta Europa Leaguen; eta lehoi emeak, Ligan (4 aldiz) eta Kopan (2 aldiz). Saria gizonezkoen taldeko Superkopa tituluarekin dator, lehena 30 urtetan, eta emakumezkoen Ligako txapelketarekin (2015-16).

2012

2012

UEFAko final batean, bigarrenez

1977an Juventusen aurka jokatu zuenaren ondoren, Athletic bigarrenez iritsi zen Europako final batera (UEFA Europa League). Bucaresten jokatu zuen finala, Atletico Madrilen aurka, baina ezin zian zuen garaikurra altxatu.

UEFAko final batean, bigarrenez
2013

2013

Katedrala: agurra eta inaugurazioa

Inauguratu eta 100 urtera, Athleticek agur esan zion Katedral mitikoari Bizkaiko selekzioaren aurkako lagunarteko partida batekin, eta San Mames zelai berri eta abangoardistari bide eman zion. RC Celtaren aurka estreinatu zen, 2013ko irailaren 16an, Ligako partidan.

Katedrala: agurra eta inaugurazioa
2015

2015

Superkopako txapeldunak

Urte askotako saiakeren ondoren, gizonezkoen lehen taldeak titulu bat eskuratu zuen berriro. Bartzelona hartu zuen mendean Superkopan, San Mamesen 4-0ko garaipen ahaztezina lortu eta Camp Noun bana berdindu ondoren.

Superkopako txapeldunak
2020 -

Superkopa eta pandemia

Sentsazio gazi-gozoak

Hiru final denboraldi berean

Pandemiaren agerpenak, 2020. urtearen hasieran, etorkizun handiko hamarkada baten hasiera modu erabakigarri batez baldintzatu zuen. Futbolaren mundua ere zaurituta geratu zen COVID-19agatik, futbol zelaiei muinik gabe utzi zielako: zaleak. Zalantzazko egoera honen erdian, 2021. urtea bonbazia handian hasi zen Real Madrili eta FC Bartzelonari Superkopa irabaziz, eta Kopako bi final jokatuz (aurreko urteko Errealaren kontrako partida atzeratua eta dagokion ediziokoa, Barçaren aurka).

2021

2021

Titulu ahaztezina

Lehoiek 2021eko Superkopa irabazi zuten finalerdietan Real Madril (2-1) eta oroitzapenerako finalean FC Bartzelona mendean hartuta (3-2).

Titulu ahaztezina
2021

2021

Saririk gabeko Kopako bi final

Urte berean, 2021eko apirilean, Errealaren eta FC Bartzelonaren aurka Kopako bi final jokatzearen gertaera gogoangarriak ez zuen amaitzerik izan kopako titulu desiratuarekin.

Saririk gabeko Kopako bi final
2024

2024

Titulurik desiratuena, 40 urte geroago

irabazi du berriz ere. 25. Kopa Sevillan altxatu dute lehoiek -milaka eta milaka athleticzalerekin batera- penaltietan erabakitako Mallorcaren aurkako partida ahaztezin batean. Bilboko kaleek eta itsadarrak eztanda egin dute bost egun geroago Gabarra berriz nabigatzen ikusteko, lau hamarkadako lehortearen ondoren.

Titulurik desiratuena, 40 urte geroago