"Balio handia ematen diogu garaipenari"

"Balio handia ematen diogu garaipenari"

Ernesto Valverde pozik dago Athletic garaipenaren bidera itzuli delako, nahiz eta entrenatzailea kanporatu duten Getafen partida frenetikoa jokatu ostean

"Oso garrantzitsua zen garaipena berriz lortzea. Getafe aurkari zaila izango zela bagenekien. Hemen asko borrokatu behar da eta garrantzi eta balio handia ematen diogu garaipenari, batez ere partida batzuen ondoren lortu dugulako". Ernesto Valverde pozik agertu zen Athleticek Getaferen aurka lortutako hiru puntuen ostean. Zuri-gorriek hiru kanporatze izan zituzten neurketean, horietako bat Txingurrirentzat: "Epaileaz ez dut ezer esateko, oso argi ikusiko zuen dena. Zerbaitegatik bota naute, ezin dut ezer esan, protesta egin diot penaltiagatik, penaltia ez delako uste dudalako. Gertatu da eta kito, ez gaitu ezertara eramaten, kanporatua izatea ez zait gustatzen, eta ez nago harro".

Athleticek izaera erakutsi zuen neurketan, lehen txartel gorria arte kontrolpean: izan zuena:"Lehen zatia parekatua izan da eta gol aukerak izan ditugu. Hobeto geunden, finkatuago eta nahi genuen tokian geneukan partida. Oso talde fidagarria gara fisikoari, esfortzuari eta konpromisoari dagokienez. Gero, akats argiegiak egin ditugu eta kanporaketekin gainera etorri zaizkigu aurkariek". Aukera urdinen anabasan, Unai Simon agertu zen, norgehiagokako heroia: "Atezainek jokatu eta gelditu egiten dute. Dauzkagunak oso onak dira".