undefined

Campus Clinics eta prestakuntza kudeatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuaren lizitazioa

Campus Clinics eta prestakuntza kudeatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuaren lizitazioa

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek 2022ko otsailaren 14ko 12: 00ak baino lehen aurkeztu ahal izango dituzte

Athletic Clubek publiko egiten du gazteentzako campusak kudeatu eta merkaturatzeko zerbitzu baten lizitazioa, clinic-ak bere instalazioetara nazioarteko taldeak erakartzeko eta futbol profesionalaren inguruan gaitasunak garatu nahi dituzten kolektibo guztiak trebatzeko.

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek helbide elektroniko honetara jo ahal izango dute [email protected] esleipenerako oinarrizko baldintzak deskargatzeko eta dokumentazio gehigarria edo argibideren bat eskatzeko (otsailak 7ra arte). Proposamenak  2022ko otsailaren 14ko 12:00ak baino lehen aurkeztu behar dira.