Aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa-zerbitzuen kontratua

Aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa-zerbitzuen kontratua

Enpresek 2023ko urtarrilaren 13ra arte eska ditzakete kontratu-orria eta baldintza partikularrak

Athletic Clubek aseguru-bitartekaritzarako aholkularitza eta kudeaketa-zerbitzuen kontratua esleitzeko izapideak hasi ditu.

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete 2023ko urtarrilaren 13a baino lehen kontratu-orria eta baldintza partikularrak eskatzeko.

Era berean, dokumentazio gehigarria edo edozein argibide eskatu ahal izango dira 2023ko urtarrilaren 31ra arte helbide elektroniko berean.

Proposamenak, pleguetan deskribatutako moduan, 2023ko otsailaren 15eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.