Lezamako 6. zelaia birmoldatzeko obrak esleitzeko lizitazioa

Lezamako 6. zelaia birmoldatzeko obrak esleitzeko lizitazioa

Proposamenak 2024ko martxoaren 21eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira

Athletic Clubek Lezamako instalazioetako 6. zelaiaren birmoldaketa lanak esleitzeko izapideak hasi ditu.

Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek [email protected] helbide elektronikora jo dezakete kontratazio-oinarriak eskatzeko, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 3 egun lehenagora arte.

Era berean, martxoaren 14ra arte emandako dokumentazioari buruzko argibideak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko berean.

Proposamenak, pleguetan azaldu bezala, 2024ko martxoaren 21eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.