Club Athletic: Athletic Club-Villarreal CF neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Villarreal CF neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 31. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek apirilaren 14an, 18:30ean, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako 31. jardunaldiko Athletic Club – Villarreal CF norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa martxoaren 25era arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da. 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA