Entrenatzaileak eta kapitainak, Koparekin

Entrenatzaileak eta kapitainak, Koparekin

Valverde eta Aguirre, Muniain eta Raillorekin batera, garaikur preziatuarekin egon dira finala jokatu baino 24 ordu lehenago

Ernesto Valverde, Javier Aguirre, Iker Muniain eta Antonio Raillo, Athletic Clubeko eta RCD Mallorcako entrenatzaile eta kapitainak, bihar La Cartujako Estadioan jokatuko duten final handia baino lehen Koparekin egon dira. Ohiko ekitaldiak adeitasunezko irudiak utzi ditu bi taldeen ordezkarien artean.