“Gabarra Eguna 2024”: argazki lehiaketa

“Gabarra Eguna 2024”: argazki lehiaketa

Athletic Clubek argazki lehiaketa baten deialdi espresa ireki du gai bakar batekin: Gabarraren ospakizuna

Apirilaren 11a egun historikoa izango da. Familia athleticzale osoaren oroimen kolektiboan geratuko den une ahaztezin horietako bat, mundu osoa harrituko duena futbol klub baten eta zelaian ordezkatzen duen herriaren arteko elkartzeagatik. Ospakizun hori belaunaldien artean transmititutako hezkuntza sentimentalaren parte izatera pasako da, duela 40 urte Gabarrak Itsasadarra azkenekoz zeharkatu zuenean bezala.

Eta horixe da, hain zuzen ere, Gabarraren ospakizuna ("Gabarra Eguna"), Athletic Clubek ekitaldiaren bezperan modu espresean antolatzen duen argazki-lehiaketa.

Hau da "Gabarra Eguna 2024" lehiaketan parte hartzeko ezagutu behar duzun funtsezko informazioa.

ZER

Parte hartzeko, pertsona bakoitzak argazki bakarra bidali behar du, 2024ko apirilaren 11n, ostegunean, Itsasadarrean, Gabarrarekin eta Bilbon egingo den Kopako 25. tituluarekin lotuta.

NORK

Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du, dela zalea dela profesionala, adin nagusikoa bada.

NOLA

[email protected] helbide elektronikora irudi bakarra bidaliz. JPG fitxategi bat izan beharko da, gutxienez 2400 × 1600 pixelekoa, eta bereizmena 300 dpi-koa.

Antolatzaileek RAW jatorrizko artxiboa eskatuko diete hiru argazki irabazleei.

Erantsitako argazkiarekin batera, helbide elektroniko berean lehiakidearen informazio hau agertuko da: izen-abizenak, NAN eta harremanetarako telefono mugikorra.

NOIZ

Irudiak jasotzeko epea 2024ko apirilaren 11tik 30era bitartekoa da.

Klubak maiatzaren 7an, asteartean, jakinaraziko du lehiaketaren erabakia.

SARIAK

Lehen saria: “The Lion Experience” bikoitza Athletic Club-CA Osasuna partidarako, maiatzaren 12ko asteburuan jokatuko dena, zehazteke dagoen ordutegian.

“The Lion Experience”-k barne harzten du:
•    VIP eraztunean zentratutako sarrera, zerbitzu gastronomikoa barne.
•    Welcome pack-a.
•    Taldearen aldageletara eta aldageletako tuneletara bisita jokalariak iritsi aurretik.
•    Bi taldeak estadiora iristen ikustea esklusiban.
•    Partidaren aurreko beroketaz gozatzea zelaian bertan.
•    Prentsa-aretora sarbidea neurketa osteko prentsaurrekoa zuzenean jarraitzeko.
•    Lehen taldeko jokalari batekin meet and greet-a gune mistoan.

Bigarren saria: 2024 Kopako kamiseta berezia, talde txapeldunak eskainia eta sinatua.

Hirugarren saria: Club Athletic-eko bi karnet.

Lehiaketaren oinarri orokorrak irakurri.