“Larunbateko neurketa final bat da”

“Larunbateko neurketa final bat da”

Iñigo Ruiz de Galarretak aitortu du taldea mentalizatuta dagoela Metropolitanon irabazteko, nahiz eta Iker Muniain kapitainaren agurraren albistea “gogorra” izan den guztiontzat

"Larunbatean Atletico Madrilen aurka jokatuko dugun partida final bat bezala hartzen dugu. Taldea denboraldia ondo bukatzeko gogoz dago eta ilusioz beteriko erronka dugu laugarren postua lortzeko. Zaila izango da, baina ilusio eta gose handiarekin gaude". Iñigo Ruiz de Galarreta konfiantzaz agertu da Athletic Cluben aukeren aurrean asteburuan Metropolitanon talde koltxoneroaren aurka jokatu aurretik. Txapeldunen Ligako postuak lortzeko lehia zoragarria aurreikusten da: "Oso garrantzitsua da eta geratuko diren bost jardunaldiak nolakoak izango diren aurreikusiko du. Estutu egin nahi ditugu, eta borroka egingo dugu aukerak geratu arte. Zelaia beteta egongo da eta partida oso ona egin beharko dugu, baina fresko iritsi gara azken txanpara eta dugun guztia emango dugu".

Kontinenteko txapelketa nagusia jokatzeko postua lortzea talde zuri-gorriaren urte historikoa borobiltzea suposatuko litzateke. Iker Muniain kapitainak agur esango duen urte baten amaieran. Taldeak ahalik eta ondoen jasotzen saiatzen den albiste bat: "Bagenekien Ikerren egoera pixka bat airean zegoela, eta bat prestatzen ari ginen une hau iristeko. Gogorra da hain jokalari garrantzitsua eta guztiontzako erreferentea ez egotea, baina Klubari 15 urte hauetan lehen taldean eman dion gauza on guztiekin geratzen gara. Harro egoteko modukoa da bera bezalako jokalari batek klub honen balioak ordezkatzea, legenda bat, partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria. Aurten, Kopa altxatzeko gai izatea, De Marcos bezala, hinbeste denboraren ondoren merezi zuten unea da, amaiera zoriontsua. Aldagelan oso eskertuta gaude denok, kapitain eredugarria da, beti mundu guztiari begira dagoena eta gidatzen gaituena. Elkarrekin geratzen zaizkigun aste hauetaz gozatu eta Txapeldunen Ligan amaitzea lortu nahi dugu".