Abian da Athleticeko Peñen 50. biltzarra

Abian da Athleticeko Peñen 50. biltzarra

Jon Uriarte presidentea Segoviako Barbolla herrian ospatu den Kongresuaren inaugurazio ofizialean izan da

Igandera arte, hilak 28, Rojiblanco de Barbolla, Segoviana Athletic Club eta Athletic Club de Navas de San Antonio Peñak izango dira zuri-gorrien urteroko biltzarreko Urrezko Ezteien antolatzaileak. 60 peñatik gora eta ia 500 peñakide bertan direla, Barbollak inaugurazio ofiziala egin du ostiral honetan, Jon Uriarte presidentea eta Goizalde Santamarina batzordekidea buru izango dituen Klubaren ordezkaritzarekin eta agintariekin batera. Ondoren, Athletic Club Kaleko plaka estreinatu da, Gaztelako herri txiki honek bere talde gogokoenari eskaini dion kalea.

Larunbat goizean jarduera Segoviara hedatuko da eta bertan kalejirak eta dantza tradizionalak egingo direlarik. Arratsaldean, Navas de San Antonioren txanda izango da. Hiriburura itzulita, Puerta de Segovia hotelean gala-afaria egingo da eta bertan lehoiek Civitas Metropolitano zelaian jokatuko duten neurketa garrantzitsua elkarrekin jarraituko dute.

Igandean, lan bileren ondoren, Haroko Athletic Club Peñak 2025eko Kongresuaren antolatzaile egiten duen makila jasoko du.