Getafe CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Getafe CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Getafe CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

Getafe CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek apirilak 30ean, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

Gainerako sarrerak publiko orokorrari jarriko zaizkio salgai San Mameseko txarteldegietan, aurreko ordutegi eta data berean.


ADI EGON: Iladak ekiditeko txarteldegietan eransten den formularioa guztiz beteta eraman beharko da sarrerak erostean. Gainera, sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere. 

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.