Raul Garciari omenaldia San Mamesen, Osasunaren aurka

Raul Garciari omenaldia San Mamesen, Osasunaren aurka

Denboraldi amaieran futbola utziko duela iragarri ondoren, Katedralak Nafarroako futbolari bikaina aintzatetsiko du larunbat honetan, bere ibilbidean lehen pausoak eman zituen klubaren aurrean

Denboraldia amaitzean erretiroa hartuko duela iragarri ondoren, larunbat honetan (21:00etan) San Mamesen omenaldia egitea erabaki du Athletic Clubek, CA Osasunaren aurkako LaLigako partidaren atarian. Neurketak balio sinboliko bikoitza izango du Raulentzat, futbolari nafarraren ibilbide ikusgarrian arrastoa utzi duten klubetako izango baitira nor baino nor. Talde zuri-gorriaren (356) eta bere jatorrizko klubaren, gorritxoaren (126), artean 482 norgehiagoka batu ditu nafarrak. Atleticon beste 329 partida jokatu zituen.

Horrela, Katedralak merezi duen moduan agurtu ahal izango du ia hamarkada batez Athleticen elastikoa duintasunez defendatu duen lehoia. 83 gol sartu eta Superkopa bat eta Kopa bat lortu ditu Bilbon egon den urteetan zehar. Profesionaltasunaren eta ahaleginaren adibide, Athleticen amaiera emango dio bere kirol ibilbide handiari.

Omenaldia baino lehen, ostegunean, Raul Garciak prentsaurrekoa eskainiko du San Mamesen. Ekitaldia 13:30erako aurreikusita dago, nahiz eta Lezamako lan saioaren amaierak markatuko duen behin betiko ordutegia.