Athleticek belar naturaleko futbol zelaia gehitu du Lezaman

Athleticek belar naturaleko futbol zelaia gehitu du Lezaman

Datorren denboralditik aurrera, 6. zelaia ez da soropil artifizialekoa izango belar naturaleko lan saioak errazteko

Lezamako zelai artifizialetako bat, Iribar Egoitzaren aurrean dagoena, belar naturalekoa bihurtzea erabaki du Athletic Clubek. 6. zelaiak sintetikoa izateari utziko dio naturaleko entrenamenduak errazteko, bai emakumezkoen goi mailetako taldeei zein Bilbao Athletici. 

Gauzak horrela, Athleticek futbol hamaikako belar naturaleko bost zelai, futbol hamaikako hiru zelai artifizial eta futbol 7ko beste bat izango ditu denboraldiaren hasieratik. Obrak abian dira indusketarekin, eta, ondoren, belarra landatuko da.