Gabarra Eguneko argazki lehiaketaren irabazleak

Gabarra Eguneko argazki lehiaketaren irabazleak

Joan den apirilaren 11ko ospakizun historikoaren inguruan jasotako 978 argazkietatik hiru saritu ditu Athletic Clubek

2024ko apirilaren 11 egun historikoa izan zen, familia athleticzale osoaren oroimen kolektiboan geratuko den une ahaztezin horietako bat, mundu osoa harritu zuen futbol talde baten eta zelaian ordezkatzen duen herriaren arteko elkarretaratzea.

Gabarrak itsasadarrean zehar egin zuen ibilbideak, Getxotik Bilboko Udaletxeraino, ondoren balkoian egindako ospakizunak eta autobusez Diputaziora egindako ibilbideak, jada Athleticen eta oro har futbolaren historiaren parte diren irudi ezabaezinak utzi zituzten. Festa zuri-gorri zoragarria, munduan bakarra den "Unique In The World" taldearen parera.

Athleticzaleek Gabarra Eguna 2024 Argazki Lehiaketan parte hartu duten ehunka argazki ederren bidez momentua hilezkor bihurtzen lagundu zuten. Apirilaren 30era arte, 978 argazki jaso zituen Athleticek.

Lehiaketako epaimahaiarentzat ez da batere erraza izan jasotako argazki guztien artean hiru aukeratzea, argazki bakoitzak, bere funtsarekin, Gabarra Eguneko milioi bat pieza baino gehiagokon puzzlea osatzen lagundu baitu: ehunka itsasontzi txapeldunen parean uretan, Itsasadarraren ertzak eta balkoiak zale zuri-gorriz beteta, festa giroan, jada ez daudenentzako oroitzapenak, malkoak, emozioak...

Azken batean,belaunaldiz belaunaldi transmititutako hezkuntza sentimentalaren parte izatera pasako diren benetako altxorrak, duela 40 urte gertatu zen bezalaxe. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Honako hauek dira Athletic Clubek aukeratu dituen hiru argazkiak, lehenengo saritik hirugarrenera ordenatuta:


Lehen saria

Alberto Pujol Zabala (The Lion Experience)


Bigarren saria

Alberto Labrador (2024 Kopako edizio bereziko kamiseta, talde txapeldunak sinatua)


Hirugarren saria

Jorge Julián Ruiz (Club Athletic-eko bi txartel)