Inork ez du Iker Muniaini egingo zaion omenaldia galdu nahi

Inork ez du Iker Muniaini egingo zaion omenaldia galdu nahi

Dagoeneko 20.000 sarrera baino gehiago hartu dira maiatzaren 13an San Mamesen egingo den ekitaldirako

Kapitain zuri-gorriaren agurra datorren astelehenean izango da, 19:00etatik aurrera, San Mamesen. 20.000 pertsona baino gehiagok sarrera hartu dute dagoeneko, eta Nafarroako jokalariaren kirol ibilbidean zein Klubaren historian garrantzi handia duten pertsonak ere joango dira.

Gainera, Athletic Clubeko beheko mailetako taldeek eta Euskal Herri osotik etorritako erakundeek ere euren lekua izango dute. Etorkizunean Iker Muniainek UDC Txantrea KKEn egon ondoren 2004an Lezamara iritsi zenetik egin duen bide bera egingo dutenak.

Sarrera-eskari handia dela eta, eta Ipar Goi eta Behe Tribunak bete ondoren, Athletic Clubek Goi eta Behe Tribuna Nagusiak ireki ditu mailaka, baita Ekialdeko Goi eta Behe Tribunak ere. Blokeak eskaeraren arabera irekiko dira, eta, ekitaldiaren ekoizpenarekin lotutako arrazoi operatiboak direla-eta, Hegoaldeko Goi eta Behe Tribunak itxita egongo dira. Sarrerak erreserbatzeko prozesuak irekita jarraituko du edukiera bete arte.

Inork ez du Iker Muniainen omenaldia galdu nahi, bere eskubidez eta letra larriz entitatearen betiko figuren olinpoan sartuko den futbolaria baita.