Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 1
Liga F

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Granada CF
Granada CF
  • 16' Azkona

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athletic garaipenarekin estreinatu da aurten Lezaman

Lehoiek Granada CF mendean hartu dute etxean Azkonaren golari esker

Garaipena lortu du Athleticek Lezaman aurten jokatu duen lehen lehen partidan. Bi jardunaldi punturik lortu gabe egon ondoren, talde zuri-gorriak denboraldiko lehen hirurak erdietsi ditu Granada CFren aurka lortutako garaipenari esker. Ane Azkona izan zen etxekoen gol bakartiaren egilea, nahiz eta Athletic nagusi izan eta beti aurkariaren atea mehatxatu 90 minutuetan zehar. Lehen partida ofiziala izan zen David Aznarrentzat etxean eta debuta Nanclares atezainaren eta Nahikari aurrelariaren kasuan. 

Neurketa hasi aurretik omenaldia egin zitzaien Maite Zubieta, Sara Ortega eta Jone Amezaga 19 urtez azpiko Europako txapeldunei. Norgehiagoka, hain zuzen ere, Zallako aurrelariaren aukera batekin hasi zen. 16. minutuan, Azkona ondo moldatu zen Elexpururen erdiraketaren ostean eta kontrol bikain baten ondoren, lehen gola sartu zuen aurten Lezaman, baita bere lehena ere. Athletic alde handiagoarekin joan ahal izan zen aldagelara Nevadok bere jaurtiketarekin area barrutik asmatu izan balu, baina ez zen errenta handitu. Lehoiak nagusi izan ziren eta ez zuten gehiegi sufritu talde andaluziarraren erasoekin. 

Atsedenaldiaren ostean, Jone Amezagak eta Sanadrik abantaila handitzeko aukera izan zuten. Nahikari Garciak, Lezaman bere lehen minutuak jokatuta, aukera bikoitza izan zuen 61. minutuan, eta aukera argia izan zuen handik gutxira, Lezaman bigarrena gola ospatzen ari zenean. Partida ixteko aukera izan zuen Athleticek, baina amaierara arte buru-belarri aritzea egokitu zitzaion.

Hiru puntuak etxean geratu ziren eta Athleticek Liga F-ko bere lehen garaipena erdietsi zuen Lezaman. Datorren astelehenean, ordu berean eta Sporting Huelvaren aurka, zaleek bere lehoiak animatzeko beste hitzordu bat izango dute.