Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club
Jardunaldia 2
Liga F

Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club

Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 50'77' Sheila
  • 63' Banini

KokapenaCentro Deportivo Wanda , Alcalá de Henares

Porrota ligako estreinaldian Atletico de Madriden aurka

Athletic Clubek hiru gol jaso ditu bigarren zatian, lehen zati oso parekatu baten ostean

Sentsazio mingotsa ligako bigarren jardunaldian, txapelketaren estreinaldia izan zena. Athletic Club Madrilera zihoan Atleticoren kontra jokatzeko CD Wandan. Partida ofizialean debutatu zuten, David Aznar entrenatzaileaz gain, Marta Sanadri eta bigarren zatian zelairatu zen Nahikari Garcia.

Lehen zatia oso parekatua izan zen. Bi taldeek indarrak ondo neurtu zituzten eta oso trinko zeuden. Errespetu handia zegoen bien artean lehiaketaren lehen minutuetan. Atletico de Madrid gehiago iritsi zen areara, baina Quiñonesek ez du estutasunik izan. Maddik abagunerik onena izan zuen lehoientzako korner batean.

Berdintasun hori bigarren zatia hasi eta berehala hautsi zen. Quiñonesek Leicy Santosen jaurtiketari egindako geldiketa bikainaren ondoren, 50. minutuan Sheila Guijarrok, talde madrildarreko fitxaketa berriak, lehen zutoinetik buruz gola lortu zuen korner batean. Markagailuan abantailarekin, etxekoek bigarrena erdietsi zuten Eva Navarro Munduko txapeldun izendatu berriaren jaurtiketa eder batekin. Abantaila handiagoa zen

Zuri-gorriak errenta murrizten saiatu ziren. Hala ere, Sheila Guijarrok bere bigarren golarekin norgehiagoka itxi zuen. Nahikari korner batean saiatu zen, baina Lola Gallardok errematea oztopatu zuen. Madrilen denboraldia irekitzeko proba gogorra izean. Datorren astean selekzioen arteko geldialdia izango da eta, ondoren, lehoiek berriro jokatuko dute, etxetik kanpo, Levante Las Planasen aurka.