Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 5
Liga F

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 3' F. Lara
  • 67' M. Llompart
  • 84' McKenna

KokapenaCiudad Deportiva José Manuel Llaneza - Mini Estadi , Vila-real

Villarrealen aurkako porrota

Lehoiek, lehen gola oso goiz jasota, azken sailkatuaren aurka 3-0 galdu zuten euren bertsiorik onena eman gabe

Liga F-ko bosgarren jardunaldia Athleticentzat denboraldiko hirugarren irteera zen. Lehoiek ezin izan dute punturik batu etxetik kanpo eta partida gris batean galdu egin zuten. Bestalde, talde horiak sailkapenean estreinatzea lortu zuen.

Ezer gutxi gertatu zen lehen zatian, baina gertatu zena oso goiz izan zen. Villarealen gola 3. minutuan iritsi zen Pancha Lararen ezkerkadaren bitartez. Taldea ez zen ondo atera zelaira eta garesti ordaindu egin zuen. Monforteren planteamenduak zuri-gorriak trabatu zituen eta ez ziren aurkariaren areara gerturatu lehen ordu erdian. Pinedok baloi bat buruz ukitu eta zutoina miazkatzen irten zen, eta Nahikari Sara Ortegaren erdiraketa pozoitu batekin konektatzeko zorian egon zen. Hala ere, etxekoek agintzen zuten markagailuan atsedenaldian.

Bigarren zatia hobeto hasi zuen Athleticek Jone Amezagaren jaurtiketa desbideratuarekin. Beste gidoi bat izango zela zirudien. Nahikarik berdinketa lortu zuen 54. minutuan, baina atezainak ederki gelditu zuen aurrelariaren baloia. David Aznarrek aulkitik zuzendutako neskak argi eta garbi nagusitzen hasi ziren Mini Estadin. Haatik, Maria Llompartek groguetentzat sartukako bigarren golak min handia egin zien Bilbokoei Ondoren, Luciak bere jaurtiketa zutoinera bidali zuen eta McKennak neurketa erabaki zuen.

David Aznar sistema aldatzen eta zituen aurrelari guztiak zelaian jartzen erreakzioa lortzen saiatu zen, baina puntuak Castelloko instalazioetan gelditu ziren. Datorren igandean, hilak 22, Realaren aurka Lezaman jokatuko den derbirako hausnarketa egin eta ahalik eta ondoen prestatu behar da orain.