Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 10
Liga F

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
04
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Marta 35'
  • Graham 54'
  • Patri 87'
  • Aitana 92'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticek garesti saldu du FC Barcelonaren aurkako porrota

Zuri-gorriek lan bikaina egin dute defentsan eta 0-4koa baino zigor txikiagoa merezi izan dute

Athletic Clubek porrota jaso du Lezaman FC Barcelonaren aurka (0-4). David Aznarrek aulkitik zuzendutako jokalariak ia partida osoan bizirik egon dira eta arazo handirik gabe eutsi diote hasierako markagailuari 35. minutura arte. Orduan, Marta Torrejonen bolea eder batek kataluniarren garaipena bideratu du. Bigarren zatian, emaitza estuagoa lortzeko aukerak izan dituzte. Graham Hansenek, Patri Guijarrok eta Aitana Bonmatik neurketa erabaki dute.

Gidoia argia zen. Nanclaresen areareko bideak ondo itxi eta Azkonarekin kontraerasoa bilatu. Ondo atera zitzaien lehoiei lehen zatian, Zugasti gutxigatik errematatzera iritsi ez zen jokaldi batean, eta Azkonaren atzeranzko pasea Pinedok fedez errematatu zuen beste batean. Pañosekin topo egin zuen.

Nanclares ere adi egon zen. Sekulako bi gelditu egin zituen Graham eta Martaren jaurtiketei. Baina hirugarrenean, Torrejonek baloia sarera bidali zuen.

Zuri-gorriak ez ziren behera etorri, ezta 55. minutuan Grahamen 0-2koarekin ere. Izan ere, hortik aurrera abagunerik onenak izan zituzten, Clara Pinedoren eta Paula Aranaren saiakerekin. Barça ez zen fio eta Aitana eta Paralluelo sartu zituen zelaian. Azken minutuetan, Guijarrok eta Urrezko Baloiak, Aitanak, 0-4koa jarri zuten, bi jokaldi paregabe egin ondoren.

Hurrengo norgehiagoka abenduaren 10ean izango da, igandea, Lezaman, 12:00etan Levante UD taldearen aurka.