Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 13
Liga F

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
20
SD Eibar
SD Eibar
  • 12' Nahikari
  • 93' J. Amezaga

KokapenaLezama 2 , Lezama

Nahikarik eta Amezagak Kopa aurreko derbia erabaki dute

Bi aurrelariek Eibar KE-aren aurka sartutako golek beste garaipen bat eman diete sailkapenean gorantz doazen lehoiei

Nahikari Garciak, area barruan egindako erremate eder batekin, eta Jone Amezagak, lasterketa ikusgarri baten ondoren, SD Eibarren aurkako derbia erabaki dute. Zuri-gorriak nagusi izan arren, armaginak ondo lehiatu dira. 2-0ekoaren ostean, baikortasunez pentsatu behar da igandean San Mamesen (17:00etan) Madrid CFFren aurka jokatuko den kopako partidari begira.

Athletic berehala jarri zen aurretik. Ane Elexpururen erabakigarria izan zen bere erdiraketa zehatzarekin eta Nahikarik lehen zutoinetik ezkerkada batekin sare barrura bidali zuen baloia.

Abagune handirik sortu gabe, David Aznarren jokalariak eroso sentitzen ziren jabetza kontrolatuz. Eibar, bestalde, Andrea Sierra lehoi ohiaren ezkerkada batekin soilik gerturatu zen areara.

Atsedenaldiaren ostean, Athleticek beste abiadura bat hartu zuen norgehiagoka erabakita uzteko. Pinedok, Marianak eta Landaluzek aukera argi bana izan zituzten

Hala ere, neurketaren hondarrean iritsi zen bigarren gola Jone Amezagak indar erakustaldi bat egin eta gero. Albiste bikaina.