Athletic Club - Real Madrid
Jardunaldia 15
Liga F

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
01
Real Madrid
Real Madrid
  • Feller 43'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoien bolada onari etena

Nahiz eta bigarren zatian aurkaria mendean hartu eta berdinketaren gola hurbil izan, jokaldi polemiko batzuk tarteko, Athleticek gol baten aldearengatik galdu egin du Real Madriden kontra

Lehen itzulia Real Madrilen aurkako porrotarekin amaitu da. Lehen zatian gol psikologikoa jaso ondoren, lehoiak bigarren zatian berdinketaren gola egiteko helburuarekin zelairatu dira, baina Real Madridek ondo jakin du etxekoen erasoak defendatzen. Athletic amaierara arte jarraitu du ahaleginean, baina David Aznarren taldeak ez du saririk jaso eta bolada onari amaiera eman diote.

Gol abagune asko izan ez zuen lehen zatian, Real Madridek Fellerren golean aurkitu du saria. Gol mingarria izan da, 43. minutuan Fellerrek sartutakoa, Oihaneren erdiraketa ondo baliatu duena. Bi taldeak aurrez aurre irten dira soropilera eta xake partida bat balitz bezala, futbolariek zelaiaren gainean neutralizatuta ziruditen. Golaren aurretik bi taldeek izan dituzte abaguneak: zuri-gorrien aldetik, Zubietak eta Azkonak zailtasunetan jarri dute Misa eta talde zuriaren aldetik, Mollerrek Nanclaresen geldiketa behartu du.

59. minutuan Real Madriden aldeko penaltia adierazi du epaileak. Kantabriarrak 11 metroetatik hartu du erantzukizuna, baina atezain zuri-gorriaren geldiketa bikainarekin egin zuen topo. Atezain gazteak bizitasuna eman dio Lezamako harmaila beteei eta are gehiago babestu dute taldea.

Norgehiagokak irekita jarraitu du, baina merengeek markagailuko abantailarekin segitu dute, nahiz eta Athletic baloiaren jabe egin. Lehoiek ez zuten bolada ona eten nahi, are gutxiago bere ikusleen aurrean. Arriskua sortzen jarraitu du David Aznarren taldeak eta Nahikari aldaratze bat ehizatzera zihoanean epaileak ez du ikusi abgunea eteteko egindako bultzada. 

Lezamako harmailak eztanda egin du eta "jo ta ke" kantuarekin taldea animatzen jarraitu dute. Epaileak neurketaren amaiera adierazi du eta horrekin batera, amaitu da Athleticen bolada ona. Gaurtika aurrera, Granda CF taldearen aurkako Liga F-ko neurketan eta Kopako final-laurdenetako norgehiagokan pentsatu beharra dago, datorren asteazkenean, otsailaren 7an, Lezaman jokatuko den partida bakarrerako kanporaketan.