Sporting Huelva - Athletic Club
Jardunaldia 17
Liga F

Sporting Huelva - Athletic Club

Sporting Huelva
Sporting Huelva
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 43' Carrasco R.
  • P. Zugasti 15'
  • Nahikari 45'

KokapenaAntonio Toledo Sánchez , Huelva

Athletic, nagusi Huelvan

Lehoiek Sporting Huelvari irabazi diote, aste polit bati amaiera bikaina emanez

Athleticek garaipen batekin itxi du aste oso positiboa. Asteazkenean penalti txandan Kopako finalerdietarako txartela lortu ondoren, etxeko lanak egin dituzte lehoiek ligan, eta garaipena lortu dute Huelvan, Sporting Club azken sailkatuaren etxean. Athleticek ederto eman zion buelta egoera txarrari Bilbotik Sevillara joango zen hegaldia eguraldi txarragatik bertan behera geratu zenean, bidaia-plana guztiz aldatuz. 

Nagusitasun zuri-gorria lehen zatiaN. Patri Zugastiren lehen abisuarekin partida hasi eta berehala. Riezuren aurrelariak, partidako jokalaririk onenak, neurketa bikaina jokatu zuen eta 15. minutuan markagailua ireki zuen gola sartu zuen. Baloi sakon bat aprobetxatuz bakarrik jarri zen Mersniken aurrean eta ederto bukatu zuen jokaldia. Maria Ruizek izan zuen aukerarik onena andaluziarrentzat, baina Carrascok berdindu zuen norgehiagoka 43. minutuan. Lehoiei min eman beharrean, Nevadok erdiraketa bikaina jarri zuen geroago, eta Nahikarik, jauzi indartsu batean, sare barrura bidali zuen baloia. 

Atsedenaldiaren ostean, ez zen abagune argirik egon eta neurketa kontrolatu zuen Athleticek. Pinedok eta Nahikarik, berriz ere buruz, 1-3koa egiteko aukerak izan zituzten. Sportingek geldikako jokaldietan baino ez zuen sortzen arriskua eta 80. minutuaren atarian Athleticek sufritu egin zuen. Partida ez zegoen itxita eta une erabakigarrietan nekea nabaria izan zen. Azkenean, 1-2ko emaitzak meritu handiko hiru puntu lortzeko balio izan zuen.