Athletic Club - Real Betis Féminas
Jardunaldia 18
Liga F

Athletic Club - Real Betis Féminas

Athletic Club
Athletic Club
10
Real Betis Féminas
Real Betis Féminas
  • 89' J. Amezaga

KokapenaLezama 2 , Lezama

Amezagak merezitako garaipena erdietsi du (1-0)

Azken minutuetan iritsi den Zallako aurrelariaren golari esker Athleticek Betis mendean hartu du

Garaipena garesti saldu zuen talde andaluziarrak Lezaman. Lehoiek, hamaika aukera izan arren, 88. minutura arte ezin izan zuten garaipenaren gola ospatu. Aulkitik zelairatu den Jone Amezagaren burukadak hiru puntu baliagarriak eman zizkion talde zuri-gorriari selekzioen geldialdi luzearen aurretik.

Athletic jaun eta jabe izan zen lehen zati osoan eta aukera onak izan zituen, baina lehen berrogeita bost minutuetan gehiegizko lanik izan ez bazuen ere, neurketaren hastapenetan Nanclaresek andaluziarren zenbait saiakera gelditu behar izan zituen. Etxekoen aldetik, Nahikarik baloia bularrarekin bikain utzi ostean, Pinedok gertu izan zuen gola, baina bere saiakera atezainak aldendu zuen. Betis, solidarioa eta ordenatua, ez zuen batere minik egin, baina David Aznarren taldeak, ezta geldikako baloiarekin ere, ez zuen lehen 45 minutuetan atea ikusi.

Nahikarik atsedenaldiaren osteko lehen abisua eman zuen. Ostera, Nanclaresek berriro esku hartu behar izan zuen, oraingoan oinekin, 60. minutuan, Rosaren jaurtiketa salbatzeko. Norgehiagoka golik gabeko berdinketarekin trabatuta zegoen. Sara Ortega kanpoaldetik eskuinkada batekin saiatu zen, baina Vizosok kornerrera aldendu zuen abagunea. Athleticek aurkariaren zelaian jokatzen zuen eta hainbatetan izan zuen gola egiteko beta. Azkonak ere izan zuen berea Nerea Nevadok bikain erdiraketatuko baloi batean, baina hamaika zenbakidunaren burukadak ez zuen atearen norabidea hartu.

Betis puntuarekin konformatzen zen, baina zuri-gorriek etengabe bilatu zuten gola eta garaipena. Gauzak horrela, Sara Ortegak ateratako korner batean, Maddik errematatu eta jarraian, behar den tokian kokatuta zegoen Jone Amezagak sarera bidali zuen baloia. Golarekin batera, lehoiek merezitako garaipena eta sailkapen nagusian gora egiteko hiru puntu baliotsu erdietsi zituzten.