
Club Athletic: Ekaineko lehiaketan saritutako kideak
Club Athletic: Ekaineko lehiaketan saritutako kideak
Hileko galdera asmatu duten Club Athleticeko kideen artean egindako zozketaren emaitza
Ekaineko lehiaketan “Athletic Clubek jokatutako europako zein kanporaketa erabaki zen txanpona airera botata?” galderak, 1.181 parte-hartzaile izan zituen, eta horietatik 1.126 erantzun zuzena asmatu zuten, hau da, Liverpool FC-en aurka, 1968-69ko Azoken Kopan.
Asmatzaileen artean egindako zozketaren ondoren, honako hauek izan dira zenbaki irabazleak:
- 485: 2026-27ko lehen ekipazioko kamiseta bat
Lehiaketan parte hartu duten Club Athleticeko kideek 'Nire Kontua' atalean (Abantailak eta Zozketak / Hileko Lehiaketa atala) eta euren posta elektronikoko sarrera-ontzian jaso duten emailean kontsulta dezakete emaitza.
Eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta horrelako abantailez gozatu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic!
