Faqs
Club Athletic izatea Athletic Club-eko kide ofiziala izatea da. Klubak aintzat hartzen zaitu jarraitzaile ofiziala izateagatik. Club Athletic eta Club Athletic Premium txartelekin, zure izena duen txartel fisiko pertsonalizatu batekin ongietorri oparia lortzeko eta abantaila esklusiboez gozatzeko aukera ematen dizu baldintza honek.
Harpidetzaren % 100 Athletic Club Fundazioaren proiektuetan erabiliko da, beraz, dohaintza bat izango da (BEZik gabe) eta ordaintzen duen pertsonaren PFEZean kengarria. Horrela, ordaintzailea Fundazioaren emaile bihurtuko da.
Izen ematea online egiten da, Club Athletic webgunean. Titularraren, ordaintzailearen (emailearen), bidalketaren eta ordainketaren datuak baino ez dira bete behar. Abonua egin ondoren, ongietorri mezu elektroniko bat jasoko duzu. Mezu horretan, alta baieztatuko dizute, eta Athletic Club-eko ekosistema digitalera sartzeko datuak bidaliko dizkizute, abantaila guztiez gozatu ahal izateko.
Jarraitzaileari arreta emateko taldearekin harremanetan jar zaitezke [email protected] helbide elektronikoaren bidez.
Zure datuak “Nire kontua” atalean egunera ditzakezu. Zure datu pertsonalak aldatzeko, sartu 'Nire profila' atalean, eta ordaintzeko metodoa eguneratzeko, sar zaitez 'Kontua kudeatzea' atalean.
Club Athletic-en harpidetza urte baterako da eta automatikoki berritzen da. Urtero kobratuko dizugu, harpidetu zinen egun berean. “Nire kontua” atalean dagoen ordaintzeko modua erabiliko dugu.
Club Athletic Premium txartelak Club Athletic txartelak dituen abantaila guztiak ditu eta, horrez gain hauek ere:
- 24 orduko lehentasuna TOP partiduetarako sarrerak aurretik erosteko: Europako lehiaketak, Kopa, eta Ligako Real Madrid, FC Bartzelona eta Erreala.
- 30 €-ko deskontu kupoia San Mameseko LaLigako sarrerak erosteko (Real Madrid, Barça eta Errealeko partiduetan izan ezik)
- AC Museorako gonbidapena.
Club Athletic Premium bazara, Club Athletic-en abantaila guztiak izango dituzu eta, gainera: 24 orduko lehentasuna TOP partiduetarako sarrerak aurretik erosteko, 30 €-ko deskontu kupoia sarrerak erosteko eta AC Museorako gonbidapena. Club Athletic Premium-en abantaila guztiak ikusi
30 €-ko kupoia behin bakarrik erabil daiteke, LaLigako partidetan, Real Madril CF, FC Bartzelona eta Realaren aurka izan ezik.
Club Athletic Premium txartelak txartela indarrean dagoen bitartean titularrak erabil dezakeen gonbidapena dakar. Gonbidapena museoko mostradorean aurkeztu beharko duzu Club Athletic Premium txartelarekin batera, eta AC Museoa + San Mameseko Tourra audiogidarekin egiteko sarrera emango dizute.
Deskontu bat egingo dizugu, erabili dituzun hilabeteen arabera. Ikusi tarifen taula zure egungo txartelaren arabera:
Club Athletic-eko kide izateak aukera ematen du San Mameseko partiduen eta etxetik kanpoko partiduen sarrerak aurretik erosteko, denda ofizialean, AC Museoan edo AC Campusen deskontuak izateko eta jokalariekin esperientziak bizitzeko. Club Athletic-en abantaila guztiak ikusi Club Athletic
Webgunean eta Athletic Club ekosistema digitalaren gainerako kanal ofizialen bidez sar zaitezke, bertan aurkituko duzun “Nire kontua” botoi gorriaren bidez, eta zure babes-kodeak (Erabiltzailearen izena (NAN) eta gutxienez 8 karaktereko pasahitzarekin) sartuz. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, saioa hastean alda dezakezu, “Pasahitza ahaztu al duzu? Berrezarri” sakatuz. Eta zure NANa sartu beharko duzu zure posta elektronikoan pasahitz berri bat ezartzeko esteka jaso ahal izateko.
Baja egiteko, “Nire kontua” ataleko “Harpidetza kudeatzea” atalean sartu behar zara eta “harpidetza ezeztatu” aukera hautatu. Urteko harpidetzaren mugaeguna baino gutxienez egun bat lehenago eskatu behar duzu baja, eta txartelaren baliozkotasuna amaitzen denean izango du eragina.
Club Athletic-eko jarraitzaileek sarrerak aurretik erosteko epea dute publiko orokorrari saldu aurretik, gutxi gorabehera partidu bakoitza baino hiru aste lehenago.
TOP partidetan (europarrak, Kopa, Real Madril, Barça, Erreala), Club Athletic Premium taldeko kideak Club Athletic baino 24 ordu lehenago sartzen dira. Athletic Club-en webgune ofizialetik eros dezakezu, eta Club Athletic edo Club Athletic Premium estekaren bidez, zure bazkidetzaren arabera.
Gehienez 2 sarrera eros ditzakezu titular eta partidu bakoitzeko.
Eskari handiko partiduetan ilara birtuala gaitzen da; nabigatzailea ez ixtea gomendatzen dizugu, zeure posizioa mantentzeko. Organ erreserbatutako sarrerak 10 minutuz egongo dira blokeatuta.
Titularrak 14 urte baino gutxiago baditu, prezio bereziko sarrera erosi ahal izango du, eskuragarri dauden sarrerak agortu arte. Horretarako, sartu “INFANTIL” kodea “Club Athletic promozioa” eremuan. Erosketa berean bi sarrera erosiz gero, sarrera batek bakarrik izango du umeentzako prezioa.
Animazio harmailako sarrerak prezio berezian jarriko dira salgai, baldin eta eskuragarri badaude, partidua hasi baino 48 ordu lehenago. Jarraitzaile bakoitzak sarrera bat eros dezake. Horri buruzko informazio guztia “Nire kontua” ataleko “San Mameseko sarrera esklusiboak” atalean aurkituko duzu.
Club Athletic-eko kideek etxetik kanpoko partiduetarako sarrerak eska ditzakete partidu bakoitzaren aurreko astean, honako esteka honen bidez: Nire kontua/Abantailak eta zozketak/Kanpoko partiduetarako sarrerak. Eskaerak sarrerak baino gehiago badira, zozketa egingo da. Banaka (sarrera bat erosteko aukera) edo lagun batekin (2 sarrera erosteko aukera) eman dezakete izena. Sarrera lortzen duenak sarrera erabiliko duen pertsonaren bidaia plana adierazi beharko du.
Club Athletic-eko kideek % 5eko deskontua dute online dendan eta denda ofizialetan. Online dendan erosi nahi baduzu, sartu zure NANa eta pasahitza. Denda fisikoan bazaude, erakuts ezazu txartela mostradorean. Deskontua besterenezina da.
Club Athletic-eko kideek prezio berezia dute Museoan. AC Museoaren webgune ofizialean eros dezakete sarrera, “Club Athletic txartela” mota aukeratuz, edo zuzenean San Mameseko AC Museoaren mostradorean, txartela erakutsiz. Deskontua pertsonala eta besterenezina da.
Club Athletic-eko kideek % 5eko deskontua dute AC Campusen. Deskontua erabiltzeko, “Bai, Club Athletic-eko kidea zara” aukeratu eta izena emateko inprimakian NANa adierazi behar dute.
Club Athletic-eko kideek hainbat deskontu dituzte Club-eko babesleei esker: B travel % 7, Crown Sports Nutrition % 20. Toyota %4... Club Athletic-en deskontu guztiak ikusi
Iberiar Penintsula barruan bidalketa doakoa da. Uharteetara edo Europara bidaltzeak 15 € kostatzen du. Gainerako herrialdeetara bidaltzeak 25 €.
Penintsula barruko bidalketetarako astebete inguru beharko dugu, eta nazioarteko bidalketetarako aste bi.
Club Athletic Premium bazara, hauek jasoko dituzu: kutxa metaliko esklusiboa, txartelak gordetzeko zorro automatikoa eta zure txartel pertsonalizatua.
Club Athletic bazara, hauek jasoko dituzu: klubaren ikonoen muntatzeko maketa, giltzatakoa eta zure txartel pertsonalizatua.
Urtero zure txartel eguneratua jasoko duzu, opari esklusibo eta ezberdin batekin batera. 2026an, galtzerdi oso bereziak diseinatu ditugu, Athletic Club taldearen koloreak oinetatik gora jantzi ahal izan ditzazun.
