Txapeldunen Kopa, zuzenean Youtube Athleticen

Txapeldunen Kopa, zuzenean Youtube Athleticen

Athletic Clubek zuzenean esakiniko du Gazteak A taldeak RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko partida larunbat honetan izango da, 12:00etan, Lezaman, eta itzulikoa datorren asteburuan, Son Bibilonin, baina ordua zehazteke dago oraindik

Athletic Clubeko Youtubeko kanalak zuzenean eskainiko du zuri-gorrien Gazteak A taldeak eta RCD Mallorcak jokatuko duten Ohorezko Mailako Txapeldunen Kopako final-laurdenetako partida bikoitzeko kanporaketa. Lezama izango da joaneko neurketaren agertokia larunbat honetan, maiatzaren 11n, 12:00etan, eta itzulerakoa Son Bibiloniko Antonio Asensio kirol hirian jokatuko da datorren asteburuan, oraindik konfirmatzeke dagoen ordutegian. Irabazten duen taldeak Final Four formatuan jokatuko den txapelketako Azken Faserako txartela lortuko du.

Txanda hori partida eta egoitza bakarrean erabakiko da, finalaurrekoa eta finalarekin. Jon Solaunek aulkitik zuzentzen duen taldeak Estatuko zazpi talde onenen aurka neurtuko ditu indarrak, garaikurra lehen aldiz altxatzeko eta UEFA Youth Leaguera sartzeko asmoarekin. Lehiaketa horretan parte hartu zuen Athleticek 2014/15 denboraldian, lehen taldea UEFA Champions Leaguera sailkatu ondoren.

Aurrekariak kategorian

Txapeldunen Koparen lehen edizioa 1994/95 denboraldian izan zen, eta urtero erabakitzen du denboraldiko gazte mailako klub nazional onena nor izango den. Titulu hori oraindik ere Athletic Clubeko Ohorezko Mailako Gazte taldeek ezin izan dute eskuratu.

1991/92 denboraldian izendatu zen azkenekoz Ohorezko Mailako taldea Espainiako gazte-talde onena bezala, izen eta formatu desberdina zuen orduan. Ohorezko Liga izendapean eta lehen taldea Lehen Mailan parte hartzen zuten klubekin soilik, taldean zegoen Julen Guerrero gazte batekin, Athletic Clubek Ohorezko Liga eskuratzeko gai izan zen. Hori ez zen urte hartako lorpen bakarra izan, Gazteen Errege Kopa ere lortu baitzuten. Historikoa bilakatu zen garaikur bikoitza erdietsi zuen talde hark.

Gainerako taldeak

Athletic Clubekin eta RCD Mallorcarekin batera, txapelketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartzen dute. Kanporaketak honako hauek dira:

  • RC Deportivo – Sevilla FC
  • UD Las Palmas – Real Betis Balompie
  • Levante UD – Atletico de Madrid
  • Athletic Club – RCD Mallorca