Club Athletic: Real Betis taldearen aurkako partidan umeek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko sarituak

Club Athletic: Real Betis taldearen aurkako partidan umeek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko sarituak

Prozesuan izena eman duten Club Athleticeko kideek zozketaren emaitza kontsulta dezakete 'Nire Kontua'n eta posta elektronikoan jaso duten mezuan

Club Athleticeko kideen izen emate kopurua (70) San Mamesen martxoaren 22 (igandea) 18:30(e)tan jokatuko den Real Betisren aurkako Liga partidan hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko dauden tokiak (5) baino handiagoa izan denez, Athletic Clubek zozketa bat egin du gaur, eta izena eman dutenek parte hartzeko zenbakia posta elektroniko bidez jaso dute minutu batzuk lehenago.

Zenbaki saritua 16. izan da

 

Club Athleticeko kideek 'Nire Kontua' n edo bere posta elektronikoan kontsulta dezakete sarituak izan diren edo ez. 

Zozketan saritutako kideek posta elektroniko bat jaso dute, eskatutako plazak online erosteko eta hori egiteko duten epea zehaztuz. Ezarritako epean erosketarik egin ezean, erosketa horiek egiteko eskubidea galduko du kideak, eta ondoren promozio honen baldintzetan aurreikusitako zehapena aktibatuko da (ezin izango da zerbitzu honetan izena eman hurrengo hiru partidetan). 

  • San Mamesera sartu eta argazkian ateratzeko, ezinbestekoa izango da erosketaren ordainagiria eta haurraren NANaren edo Familia Liburuaren / Erregistro Zibil Bakarraren fotokopia aurkeztea.
  • Haurrak Athletic Clubeko langileekin bakarrik sartuko dira. Gurasoek edo laguntzaileek sarreran itxaron beharko dute, ondoren hor bertan haurra jasotzeko.
  • Sarbidea autobus-aparkalekuaren sarrerako oinezkoentzako pasabidetik izango da, Harmaila Nagusiaren eta Iparraldeko Harmailaren arteko izkinan.
  • Saritutako haurrak partida hasi baino 30 minutu lehenago egon beharko dira adostutako tokian.