Club Athletic: sarrerak Rayo Vallecano taldearen aurkako partidarako

Club Athletic: sarrerak Rayo Vallecano taldearen aurkako partidarako

Urriaren 10 (larunbata) 14:00(e)tan, jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko kideek

Kanpoko sarrerak - Rayo Vallecano - Athletic Club (10/10/2026) (Liga)
Parte hartu

Dagoeneko zabalik dago, urriaren 2 (ostirala) 10:00ak arte, Rayo Vallecano taldeak eta Athletic Clubek jokatuko duten LaLigako partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea.

Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Oraindik zehazteke dago sarrera kopurua kolektibo honentzat partida honetarako. Sarreren prezioa eta jokalekua baieztatu gabe daude. 

SARRERA ESKATU


Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.

Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!


* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 72 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.

Kanpoko sarrerak - Rayo Vallecano - Athletic Club (10/10/2026) (Liga)
Parte hartu