
Club Athletic: Valencia CF eta Celta taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu
Club Athletic: Valencia CF eta Celta taldeen aurkako partidetarako sarrerak eskuratu
Apirileko galderaren bi irabazleek San Mamesen jokatuko diren bi partida hauetarako sarrera bikoitza lortuko dute
Hileko galdera
Hilero bezala, Club Athleticek bere kideei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non Athleticen historia edo gaurkotasunarekin zerikusia duen galdera bat egiten zaien. Oraingo honetan, bi irabazleentzako saria Valencia eta Celtaren aurkako neurketarako sarrera bikoitza izango da.
Apirileko galdera honako hau da: NOLA ZUEN IZENA PIRU GAINZAREN ANAIAK, ATHLETIC CLUBEN JOKATU ZUENAK?
Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!
Martxoko lehiaketan “NOR DA KOPAKO PARTIDA BAKARREAN GOL GEHIEN SARTU DITUEN FUTBOLARIA?” galdetu genuen. Erantzun zuzena Piru Gainza zen. 1.464 kidek parte hartu zuten eta 803-k erantzuna asmatu zuten. Zozketaren ondoren, bi irabazle ditugu:
- 676 parte-hartze zenbakia: sarrera bikoitza Villarrealen aurka.
- 677 parte-hartze zenbakia: sarrera bikoitza Osasunaren aurka.
Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!
