Bilbao Athleticek Atletico Balearesen aurka galdu du

Bilbao Athleticek Atletico Balearesen aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik batu Estadio Balear zelaira egindako bisitan

Bilbao Athleticek 2-0 galdu zuen Palma de Mallorcan. Lehen zatiko erdia bete aurretik etxekoek jarraian sartutako bi golek partida desorekatu zuten, nahiz eta bigarren talde zuri-gorriak atsedenalditik bueltan baloiaren jabetza kontrolatu zuen eta emaitza iraultzeko aukerak izan zituen.

Izetak norgehiagokako lehen abagunea izan zuen eta bere jaurtiketak atezainarekin topo egin zuen. Dionik eta Dani Nietok bilbotarren akatsak aprobetxatu zituzten markagailuan abantaila harzteko. Errenta handitu ahal izan zuten ere.

Haatik, aldageletatik itzultzean neurketaren panorama aldatu egin zen. Bisitariek protagonismo handiagoa izan zuten orduan. Izetak, falta jaurtiketa indartsu baten bidez, eta Quicalak aldeak murrizteko aukera izan zuten, baina ez zuten aurkariaren ate aurrean asmatu.

Datorren astean talde bizkaitarra bere dinamika bideratzen saiatuko da Lezaman Osasuna Promesasen kontra.