
Club Athletic: RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Club Athletic: RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
RCD Espanyol taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
RCD Espanyol taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten Club Athleticeko kide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.
Sarreren prezioa 30 €-koa da-koa da.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten Club Athleticeko kideak
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten Club Athleticeko kideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Nire Kontua (kanpoko partidetarako sarrerak) atal pertsonalean aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera.
*Taldeen kasuan, Club Athleticeko liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena (eta ondoren leihatiletan jasoko dituena).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den Club Athleticeko kideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.
Erlazionatutako partidak
RCD Espanyol - Athletic Club


