Club Athletic: Athletic Club - Villarreal CF neurketarako sarrerak (31. J-LaLiga)

Club Athletic: Athletic Club - Villarreal CF neurketarako sarrerak (31. J-LaLiga)

Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLiga EA Sportseko 31. jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra martxoaren 23an, astelehenean, hasiko da

Apirilaren 12ko asteburuan, oraindik data eta ordua zehaztu gabe dagoena, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Villarreal CF neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa martxoaren 23ko 10:30ak arte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!