
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Villarreal CF
Athletic Club - Villarreal CF


- 84' Guruzeta
- S. Cardona 26'
- Alfon 50'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
42.981 pertsona
Athletic hondartu egin da Villarrealen aurka galduta
Lehoiek bi gol jaso dituzte lehen zatian eta Guruzetak aldea murriztu du berdintzeko ia denborarik gabe

Athletic Clubek porrota jaso du Villarrealen aurka (1-2), eta sailkapenean hondartu egin da. Retro jardunaldia ere ez da bultzada izan lehoientzat, lehen zatian egindako akatsak larrutik ordaindu baitituzte. Lehen gola Marcelinoren jokalarien baloi-irteera bikain batean heldu da, zuri-gorrien presio aurreratua gainditu eta Cardonak jokaldia gol batekin amaitzean, eta bigarrena, atzeko aldean baloia urrundu nahian egindako akats batek Alfon Simonen aurrean utzi du. 0-2koak partida maldan gora jarri du bigarren zatirako. Guruzetak aldea murriztu du amaierarako zazpi minutu falta zirela. Lehoiek arima eman dute berdinketa lortzeko eta haserrea erakutsi dute azken jokaldian Laporte area barruan erori ondoren.
Euripean, Villarrealek bere arriskua erakutsi du: Gerard Moreno eta Gueye oso ondo aritu dira, eta Athletic, Nico Williamsekin hasierako hamaikakoan, Simonen geldiketa batekin babestu da Gueyeren jaurtiketan. Ordurako, Yuri Berchicheren botetatik iristen ziren bertako aukerak.
Eta 25. minutuan iritsi da 0-1ekoa, Villarrealen kontraeraso milimetrikoan, atzetik hasita, lerroak gaindituz Buchananengana iritsi arte. Honek Cardonari baloi on bat jarri dio, eta atezainaren gainetik gola sartu du. Athleticek bi ekintzetan berdintzeko aukera izan du minutu batean, harmailak abestutako Yuriren gol batekin eta Jauregizarren jaurtiketarekin zutoinaren ondotik.
Egia da Simonek beste geldiketa bat atera duela Gerard Morenoren burukada batean, eta atsedenaldira heltzeko azken arnasean 0-2koa iritsi da Alfonen bitartez akats handi bati esker. Bigarren zatian, Athleticek hobeto mugitu du baloia, korner asko izan ditu, baina ez du min handirik egin Robert Navarroren, Yuriren eta Guruzetaren arteko jokaldi bikainera arte. Donostiarrak 1-2koa jarri du ate aurrean.
San Mamesek amaierara arte sinetsi du, Peperen 1-3koa baliorik gabe utzi dute jokoz kanpo zegoelako eta Laporteren azken ekintza iritsi da, eta haserrea piztu du epailearen azkartasunak VARen berrikuspenean, defentsaren ezker oinean kontaktua egon delako. Ez dago estropezurik egiteko tarterik, suspertzeko unea da eta bederatzi egun barru derbi erabakigarria jokatuko da Osasunaren aurka.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Villarreal CF
Hamaikakoan
























