
Bazkideak
Athletic Club bazkideez osatutako irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da. Bazkide horiek dira, beraz, elkarte honen jabeak. Bazkide osoak delakoek bazkide-klase nagusia osatzen dute, eta bigarren mota bat ere badago: ohorezko bazkideak.
Alta emateko eskaera
Athletic Clubeko bazkide izan nahi dutenek San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan (AC Museoaren ondoan) edo ondorengo botoian klik egin beharko dute, online egiteko:
* 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten bazkideen alta-eskaerak (proposamenak) Bazkideen Txokotik egin behar dira.
Abantailak
Zelairako sarbidea
- Lehen taldeek San Mamesen jokatzen dituzten etxeko partida guztietarako sarbidea (Liga eta Kopa).
- Bilbao Athleticen eta Emakumezkoen lehen taldearen partidetarako sarbidea Lezaman.
- Gizonezkoen lehen taldeak kanpoan jokatzen dituen partidetarako sarrerak lehentasunez erostea.
Beherapenak
- %10 online denda ofizialean
- %10 Athletic Cluben denda fisikoetan
- %50 AC Museoa eta San Mameseko Tourerako sarreran
- % aldakorrak Klubaren babesle ofizialen produktuetan
Utzi zure txartela San Mames osoak orro egin dezan
Partidaren batera joaterik ez baduzu, laga zure eserlekua beste athleticzale bati edo Klubari zure eserlekua hutsik geratu ez dadin.

Zerikusia duten dokumentuak
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Jarri harremanetan gure Bulegoarekin informazio gehiago nahi izanez gero:
BAZKIDE KONPROMISARIOAK
Batzar Nagusia, bai Osoko Bilkuran, bai Konpromisarioen Batzarrean, Klubaren organo subiranoa da, eta haren erabakiek, balio osoz hartutakoek, bazkide guztiak behartzen dituzte, baita kanpoan daudenak, disidenteak eta baldin eta botoa emateari uzten dioten bazkideak ere. Besteak beste, Klubaren gobernu-jarraibideak eztabaidatu eta onartzeko eginkizuna dute.
- Bazkide konpromisario izateko 18 urte baino gehiago izan behar dira, gutxienez urtebeteko antzinatasuna Athletic Clubeko bazkide bezala, eta aurreko bi baldintzak betetzen dituzten beste 9 bazkideren abala aurkeztu behar da.
- Bazkide Konpromisarioen Batzarraren urteko berritze partziala urte bakoitzeko martxoaren 16an hasten da, prozesuaren hasiera argitaratuz eta epe eta baldintza guztiak azalduz.
