Kirol arloan haurrentzako espazio seguruak sortu eta bermatzea kirol erakunde guztiek aurre egin beharreko erronka da.
Athletic Club erakundeak beti eduki du gai hori kontuan bere eguneroko lanean, baina orain harago joan nahi izan du haurren babesaren arloan, eta ATERPE proiektua sortu du. Politika horren barruan sartuko lirateke klubak arlo horretan burututako ekintza guztiak, langile guztiek ezagutu eta errespetatu beharrekoak.
Gainera, klubaren barruan Haurren Babeserako Arduradunaren figura izanik, lana sistematizatzeko oinarriak finkatu dira, eta haurren babeserako politika integral bat lortuko dugu. Horren barruan sartuko dira prebentzio elementuak, prestakuntza eta jarduera protokoloak, betiere, erakundeko haurren ongizatea helburu izanik.
Figura berritzailea da nazio mailako futbol eta kirol programaren barruan. Ligako klub batek ere ez dauka oraindik, eta nazioarte mailan ere oso gutxi dira figura hori ezarrita daukatenak. Erakundearen proiektuetan (ez soilik oinarri futbolean, baita Fundazioan, Kanpo Proiektuan eta hitzartutako klubetan ere) parte hartzen duten haurrekiko erantzukizun instituzionala argi adierazten du.
Esperientzia berritzailea da eta kirolaren eremuan haurren babes integrala lortzeko bidea izan daiteke.
Ikuspegia
Behe mailako kategorietako haurrek eta instituzioak antolatutako beste edozein jardueratan parte hartzen duten haurrek kirola garatzeko espazio segurua eta babesa izan behar dituzte. Horretarako, kirolarien ongizatearen inguruan sentsibilizatutako eta prestakuntza jasotako pertsona heldu eta arduratsuak izan behar dituzte ondoan.
Konpromisoa
Athletic Club erakundearentzat, behe mailako kategorietako haurren ongizatea lehentasunezkoa eta funtsezkoa da.
Arlo horrekin daukagun konpromisoa argia da eta haurren babeserako ATERPE politikaren sorkuntzan zehazten da.
Beraz, espazio seguruak sortzeko daukagun ardura hori klubeko partaide guztiona da.
ATERPE babes politika klubeko kide guztiek ezagutu eta errespetatu beharrekoa da: Zuzendaritza Batzordea, langileak, boluntarioak, praktiketako langileak…
Oinarrizko printzipioak finkatzeko, kirol arloan haurrak babestearen inguruan nazioarteko hainbat taldek emandako gomendioak eta legeria hartu dira aintzat:
Oinarrizko printzipioak:
Babes politika batek kontuan hartu beharreko babesgabetasun egoera ohikoenak, ATERPEk bere gain hartzen dituenak: Edozein eraso fisiko, sexual, emozional eta jazarpen egoeraren aurrean babesa ematea.
Politika honen elementu guztiak eraikuntza prozesuan daude; bukatzean, honako elementuak izango ditu, gutxienez:
BARNE MAILAN
KANPO MAILAN