undefined

UEFAk oinarrizko futboleko klub profesional onena izendatu du Athletic Club

UEFAk oinarrizko futboleko klub profesional onena izendatu du Athletic Club

Mende erdia bete eta gutxira, Lezamak UEFA Grassroots Awardsen garaikurra jaso du, Aterpe Proiektua Europako erreferentzia gisa hartuta

Athletic Clubek irabazi du 2021-22 denboraldian UEFAren oinarrizko futboleko Europako klub profesional onenaren saria, Grassroots Awards UEFA delakoa. Sari hori oso une esanguratsuan jaso du Athleticek, Lezamak mende erdia bete baituzen 2021eko urtarrilean. Aterpe Programa izan da saria jasotzeko indarguneetako bat.

Athleticek garatzen dun agenda inklusiboagatik eta helburu sozialengatik jaso du saria, izan ere “horrek gizartean, tokiko komunitatean eta oinarrizko jokoan duen rolarekiko konpromisoa erakusten du”. Balorazioan kontuan hartu da Lezamak alebin adinetik jokalariekin egiten duen lan eskerga, baita hitzartutako klubekin egiten duen lana ere.

Athletic Clubek Werder Bremen talde alemaniarraren lekukoa hartuko du. Aurreko urteetan Aberdeen talde eskoziarra eta HJK Helsinki finlandiarra ere izan dira irabazleak. Athletic izan da saria jasotzen Espainiako Futbol Federazioko lehen taldea.

Futbolaz gozatzeko leku seguruak eta atseginak eskaintzen dituzten klub eta ekimenak txalotzen dituen saria da hau, adina, gaitasuna, generoa edo jatorria edozein dela ere. Gaur kategoria ezberdinetako bost sarietako bi eman dira ezagutzera. Besteak klub afizionatu onenarentzat, parte hartzea sustatzen duen ekimenik onenarentzat, ezinduentzako ekimenik onenarentzat eta ekimen sozialik onenarentzat izango dira.

Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak nabarmendu du UEFAko Oinarrizko Futboleko Sarien (UEFA Grassroots Awards) irabazlearen hautaketa lan atsegina eta inspiratzailea izan dela.