Kirol berri baterako zaletasuna
Futbola Bilbok bizi izan zuen industrializazioan zehar eta haren inguruan sortu zen XIX. mendearen amaierako Bizkaian. Lurraldean finkatuta zeuden Britainia Handiko zenbait pertsona eta Uharte haietan ikasketak burututako zenbait gazte bizkaitar izan ziren aitzindariak. Kirol berrirako irrikak Athletic Cluben sorrera ekarri zuen 1898an.
Sunderland Daily Echo egunkarian Bilbon marinel ingelesen artean jokatutako partida bati buruzko kronika.
Gimnástica Zamacois Sozietatearen sorrera (Bilbo), Athletic Cluben ernamuina.
Athletic Cluben sorrera.
Estreinaldia garaipenarekin
Athleticeko jokalariek Lamiakon (Leioa) jokatzen zituzten partidak. 1902an kamiseta txuri-urdina estreinatu zuten, atzerrian debuta egin zuten eta lehiaketako lehen titulua irabazi. Alfonso XIII.aren Koroatze Kopa. Klubak bere Estatutuak inskribatu zituen, Bilbao FC integratu zuen eta Athletic Club Sucursal de Madrid sortu.
Athletic Cluben lehen Estatutuak: 33 bazkide sortzaile.
Kamiseta txuri-urdina eta Athletic Cluben lehen armarria estreinatu ziren.
Athleticen lehen titulua: Alfonso XIII.aren Koroatze Kopa (Madril).
Hamaikakoan atzerritarrik gabe
Athleticeko jokalariek kamiseta zuri-gorria estreinatu zuten eta Klubak atzerritarrik gabe lehiatzea erabaki zuen. Taldeak Lamiako utzi zuen eta, Jolasetako (Getxo) parentesi laburraren ostean, 1913an Bilbon finkatu zen behin betikoz, San Mamesen: Katedralean. Urte hartan Futbol Federazioak sortu ziren.
Irun Sporting Club – Athletic Club partidan kamiseta zuri-gorria estreinatu zen.
Athletic Clubek jokalari atzerritarrak alde batera utzi eta futbolari euskaldunekin lehiatzearen alde egin zuen.
San Mamesen inaugurazioa, Athletic Club – Real Racing Club de Irun.
Agur futbol amateurrari
Profesionalismoa talde zuri-gorrietara iritsi zen pixkanaka. Carmelo Goyenechearekin esan zion agur futbolari zaletuen azken belaunaldiak. Athleticentzat lehiaketa berri bat hasi zen: Liga, non 10 taldek lehiatzen zuten. Klubeko kirol sekzioak areagotu egin ziren eta 1923an Zilarrezko Ezteiak ospatu zituen.
Athletic Clubeko emakumezko zaletuentzako bazkide-txartela sortu zen.
Manuel Vidal eta Manuel Lopez (Travieso), Athletic taldeko lehen jokalari profesionalak.
Ligaren hasiera.
Tituluz jositako urteak eta zailtasunez beteriko urteak
Historia osoko Athletic ohoratuenaren aurrean gaude: titulu ugari, nazioarteko jokalariak eta gaur egun mantentzen diren errekor goleatzaileak. Baina 1936-1939 bitarteko Gerra Zibilaren ondorioz lehiaketa bertan behera geratu zen. Kluba lermatuta geratu zen eta taldea desagertu egin zen. Liskar eta erbeste urteak dira.
Ligako lehen titulua eta Athletic Cluben lehen sari bikoitza, Mister Pentland entrenatzaile zela.
Ligako gol kopururik handiena: Athletic Club 12 – FC Barcelona 1 (Batak 7 gol sartu zituen). Bigarren sari bikoitza: Liga eta Kopa txapelduna.
Taldearen berrantolaketa: Bilbao Athleticen birsorkuntza.
Ligako trofeoa jabetzan
Gerra Zibilaren ondorioz Athletic taldea ahuldu egin zen sozialki eta ekonomikoki, baita kirol arloan ere. Hala, harrobiko balio berriekin birmoldatu zituen bere taldeak. Horiek taldearen oinarri zirela, eta aurrelari historikoak buru zituela, Ligako lehen trofeoa irabazi zuen jabetzan, baita 3 Kopa titulu ere. Klubak 50 urte bete zituen.
Athletic Clubak bere izen ofiziala aldatu behar izan zuen derrigorrez. Atlético de Bilbao izena inposatu zioten.
Athletic Cluben hirugarren sari bikoitza: Liga trofeoa jabetzan lortu zuen lehen taldea.
Talde zuri-gorriaren gol kopuru handiena Kopan: Athletic Club 12 – RC Celta de Vigo 1 (Gainzaren 8 golekin).
San Mameseko Arkua
Hamaika abarkadunen garaia da, Athleticen eta bere harrobiaren beste sinbolo bat. Klubaren ospea areagotu egin zen titulu gehiagorekin, Europako Kopan estreinatuz eta lehendabiziko Peñak sortuta. Eta San Mamesen fisionomia aldatu egin zen: Tribuna Nagusi berria eta Arkua eraiki ziren, azken hori Bilbo industrialeko ikonoa.
Athletic Cluben lehen Peña: Minglanillako (Cuenca) Peña Gainza.
Athletic Cluben laugarren sari bikoitza eta taldearen debuta Europako Kopan.
Kopa titulua: 11 abarkadunen garaipena Di Estefanoren Real Madrid taldearen aurka Bernabeun.
Belaunaldi zuri-gorri berria
Espainiako futbolean jokalari atzerritarrak iritsi ziren eta Klubak harrobiaren aldeko apustua indartu zuen: Athletic Jubenila (1960) eta Bilbao Athletic (1964) sortu ziren, eta Estatuko lehendabiziko futbol-eskola (1969) proiektatu zuen. Lehoien belaunaldi berriak, Iribar atezain zela, beste Kopa titulu batekin itxi zuen hamarkada.
Athletic Jubenilaren sorrera.
Jose Angel Iribarren (El Chopo) debuta.
Bilbao Athletic sortu zen lehen taldearen filial modura.
UEFAko lehen finala
Athleticek Lezamako eskola inauguratu zuen eta 75. urteurrena ospatu zuen beste Kopa titulu batekin eta Peñen lehen Kongresuarekin (Bailen, Jaen). Hainbat fitxaketekin indartuta, taldeak bere lehen final europarra jokatu zuen. Erregimen politikoa aldatu ostean, Klubak «bazkide bat, boto bat» printzipio demokratikoa berretsi zuen.
Lezamako futbol-eskola inauguratu zen (Bizkaia), Estatuko lehenengoa.
Klubak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen: Athletic Club.
Athletic Clubek bere lehendabiziko final europarra (UEFA) jokatu zuen Juventus FC taldearen aurka.
Ereserki ofiziala
Itxaronaldi luze baten ostean, lehoiek 2 Liga titulu eta Kopa 1 irabazi zituzten. Garaipen horien ospakizun jendetsua, Gabarra Itsasadarrean barna aterata, mugarri izan zen Athleticen eta Bizkaiaren historian. San Mamesek Munduko Futbol Txapelketa hartu zuen. Klubak ereserkia estreinatu eta bere egoitza inauguratu zuen: Ibaigane jauregia.
Lehen hauteskundeak Athleticen (sufragio unibertsala).
Klubaren Ereserki ofiziala eta Gabarraren lehen zeharkaldia Bilboko Itsasadarrean barna, Liga irabazi ondotik.
Athletic Cluben bosgarren sari bikoitza: Liga eta Kopa txapeldun.
Lehendabiziko 100 urteak
Athleticen historian titulurik gabeko lehen hamarkada da, eta Bosman kasuaren epaiaren ostean lehiatzeko erronkari egin behar dio aurre. Hala eta guztiz ere, talde zuri-gorriak Europan jokatzen jarraitu zuen, Ligan txapeldunorde izatea lortu zuen eta Champions Leaguerako txartela eskuratu. Klubak lehen Mendeurrena ospatu zuen.
Kirol sozietate anonimoen sorrera (KSA): Athleticek klub izaerari eutsi zion.
Athletic Cluben Mendeurrena, UEFA Champions League txapelketan debuta egin zuen urtean.
Athleticen egungo Estatutuak onartu ziren.
lehoi emeak elitean, lehoi arrak garai zailetan
Futbolaren testuinguru globalizatu batean, lehoi arrak ez dira horren lehiakor ageri. Ligan jaitsierari iskin egin zioten denboraldi askotan, baina beste horrenbeste denboralditan Europan jokatu zuten eta Kopako finalera iritsi ziren 24 urte beranduago. Klubak emakumezkoen Athletic taldea sortu zuen eta lehoi emeek 4 Liga titulu lortu zituzten.
Emakumezkoen Athletic taldearen debuta: Athletic Club – AD Torrejon (Lezama).
Europako lehiaketako gol kopuru handiena: Standard de Lieja 1 – Athletic Club 7.
Emakumezkoen Athletic Club taldea, Liga titulua jabetzan lortu zuen lehen taldea izan zen.
Itxaronaldi luzearen saria
Zelai berean mende bat egin ondoren, 2013an Athleticek estreinatzen du estadioa: San Mames, Katedral berria. Hamarkada honetan, kluba 9 aldiz txapeldunorde geratzen da: lehoiak, Kopan (2 aldiz) eta Europa Leaguen; eta lehoi emeak, Ligan (4 aldiz) eta Kopan (2 aldiz). Saria gizonezkoen taldeko Superkopa tituluarekin dator, lehena 30 urtetan, eta emakumezkoen Ligako txapelketarekin (2015-16).
Bigarren final europarra (UEFA Europa League): Club Atletico de Madrid 3 – Athletic Club 0.
San Mamesen agurra: Athletic – Bizkaiko selekzioa eta San Mames Barriaren inaugurazioa: Athletic – Celta.
Superkopako txapeldunak FC Bartzelonaren aurka (4-0 San Mamesen/ 1-1 Camp Nou futbol zelaian)
Hiru final denboraldi berean
Pandemiaren agerpenak, 2020. urtearen hasieran, etorkizun handiko hamarkada baten hasiera modu erabakigarri batez baldintzatu zuen. Futbolaren mundua ere zaurituta geratu zen COVID-19agatik, futbol zelaiei muinik gabe utzi zielako: zaleak. Zalantzazko egoera honen erdian, 2021. urtea bonbazia handian hasi zen Real Madrili eta FC Bartzelonari Superkopa irabaziz, eta Kopako bi final jokatuz (aurreko urteko Errealaren kontrako partida atzeratua eta dagokion ediziokoa, Barçaren aurka).
Lehoiek 2021eko Superkopa irabazi zuten finalerdietan Real Madril (2-1) eta oroitzapenerako finalean FC Bartzelona mendean hartuta (3-2).
Urte berean, 2021eko apirilean, Errealaren eta FC Bartzelonaren aurka Kopako bi final jokatzearen gertaera gogoangarriak ez zuen amaitzerik izan kopako titulu desiratuarekin.
Bazkideak apurka-apurka Katedralera itzuli ziren 2021/22 denboraldiaren hasieran, lehen partidan zaleen omenez egindako Ohorezko Sake hunkigarri batekin.