Athletic Cluben sorrera
Bretainia Handiko foot-ball jokoa Itsasadarraren barna iritsi zen Bilbora
1889
Kronikak
Sunderland Daily Echo egunkarian Bilbon marinel ingelesen artean jokatutako partida bati buruzko kronika.
1894
Gimnástica Zamacois Sozietatea
Gimnástica Zamacois Sozietatearen sorrera (Bilbo), Athletic Cluben ernamuina.
1898
Fundazioa
Athletic Cluben sorrera.
1900-1909
Lamiakoko partidak eta lehendabiziko Kopak
Estreinaldia garaipenarekin
Athleticeko jokalariek Lamiakon (Leioa) jokatzen zituzten partidak. 1902an kamiseta txuri-urdina estreinatu zuten, atzerrian debuta egin zuten eta lehiaketako lehen titulua irabazi. Alfonso XIII.aren Koroatze Kopa. Klubak bere Estatutuak inskribatu zituen, Bilbao FC integratu zuen eta Athletic Club Sucursal de Madrid sortu.
1901
Estatutuak
Athletic Clubeko lehen estatutuak (1901), 33 bazkide sortzailerekin.
1902
Lehen armarriak
Athleticeko ekipazioak 1902 eta 1910 urteen artean zituen kolore urdin eta zuriarekin, eta klubaren izenaren AC inizialekin, erdian elkarlotuta.
1902
Lehen talde txapelduna
1903ko Kopako txapeldun izan zen Athletic, elastiko txuri-urdinarekin. Hiru titulu jarraian lortu zituen, 1902an hasita.
Zuri-gorriz
San Mames inauguratu zen
Hamaikakoan atzerritarrik gabe
Athleticeko jokalariek kamiseta zuri-gorria estreinatu zuten eta Klubak atzerritarrik gabe lehiatzea erabaki zuen. Taldeak Lamiako utzi zuen eta, Jolasetako (Getxo) parentesi laburraren ostean, 1913an Bilbon finkatu zen behin betikoz, San Mamesen: Katedralean. Urte hartan Futbol Federazioak sortu ziren.
1910
Kamiseta zuri-gorria
Athleticek Irungo Sportingen aurka erabili zuen lehen aldiz elastiko zuri-gorria, Amuten (1910/01/09). Zuzendaritza Batzordeak Blackburn Roversen elastiko urdin eta zurien sorta bat eskatu zion Juan Elorduy Athleticeko futbolariari Ingalaterrara egindako bidai batean, baina Elorduyk Southamptonen kamisetak ekarri zituen marra gorri eta zuriekin, Bilboko banderaren koloreekin.
1911
Etxeko jokalariekin
1911ko apirilean Jolasetan jokatu zen Kopako txapelketan, parte hartu zuten zenbait taldek bilbotarrak salatu zituzten atzerritarrak bidegabe zelairatzeagatik. Ordutik aurrera, Athletic Clubek etxeko futbolariekin bakarrik lehiatzea erabaki zuen, gaur egun munduko futbolaren eliteko beste edozein taldetatik bereizten duen filosofia sortuz.
1913
San Mamesen inaugurazioa
Leioako (1901-1911) eta Getxoko Jolasetako (bi denboraldiz) zelaietatik igaro ondoren, Bilbon zelai bat izateko ametsa lortu zuen Athleticek. San Mameseko asiloaren ondoko orube bat alokatu zuen, eta 1913ko abuztuaren 21ean Irungo Real Racing Clubaren aurkako partida batean inauguratu zen estadioa eraiki zuen.
Ligaren hasiera
Lehendabiziko jokalari profesionalak
Agur futbol amateurrari
Profesionalismoa talde zuri-gorrietara iritsi zen pixkanaka. Carmelo Goyenechearekin esan zion agur futbolari zaletuen azken belaunaldiak. Athleticentzat lehiaketa berri bat hasi zen: Liga, non 10 taldek lehiatzen zuten. Klubeko kirol sekzioak areagotu egin ziren eta 1923an Zilarrezko Ezteiak ospatu zituen.
1924
Emakumezkoentzako bazkide-txartela
Athletic Clubeko emakumezko zaletuentzako bazkide-txartela sortu zen.
1922
Pichichi mitoa
Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi, Athleticen lehen elezahar handia da. Zuri-gorriek San Mamesen sartu zuten lehen golaren egilea da, eta 83 gol lortu zituen 89 partidatan. 50eko hamarkadatik Ligako goleatzaile nagusiaren garaikurrak bere izena darama. 1922an hil zen tifusaren ondorioz, 29 urte zituela. Bere omenezko busto bat eraiki zen San Mamesen, eta Katedrala lehen aldiz bisitatzen duten taldeek lore-sorta bat eskaintzen dute bertan.
1928
Ligaren hasiera
1928-29 denboraldiak lehiaketa berri bat dakar: Liga. Athletic Club lehen edizio horretan parte hartuko duten hamar taldeetako bat izan zen, eta hirugarren amaitu zuen, hurrengo bietan nagusitu aurretik.
Loria eta guda
Gerra Zibilak Athleticen hegemonia eten zuen
Tituluz jositako urteak eta zailtasunez beteriko urteak
Historia osoko Athletic ohoratuenaren aurrean gaude: titulu ugari, nazioarteko jokalariak eta gaur egun mantentzen diren errekor goleatzaileak. Baina 1936-1939 bitarteko Gerra Zibilaren ondorioz lehiaketa bertan behera geratu zen. Kluba lermatuta geratu zen eta taldea desagertu egin zen. Liskar eta erbeste urteak dira.
1930
Mr Pentland eta garaipen bikoitzak
Fred Pentland, Athleticeko lehen entrenatzaile handia, bi etapatan izan zen bertan: 1922-26 eta 1929-1933. Denbora tarte horretan bi Liga-Kopa jarraian irabaztea lortu zuen. Klubaren ikonoetako bat da, beti gainean zeraman buruko bonbina bezala.
1931
Ligako gol kopururik handiena eta bigarren sari bikoitza
Zuri-gorrien gol kopururik handiena Ligaren historia osoan: Athletic 12-1 gailendu zitzaion Bartzelonari, 1931ko otsailaren 8an San Mamesen jokatutako partidan.
1934
Lehen aurrealde historikoa
Athleticen birsorkuntza
Athleticen berrantolaketa gerraostean
Ligako trofeoa jabetzan
Gerra Zibilaren ondorioz Athletic taldea ahuldu egin zen sozialki eta ekonomikoki, baita kirol arloan ere. Hala, harrobiko balio berriekin birmoldatu zituen bere taldeak. Horiek taldearen oinarri zirela, eta aurrelari historikoak buru zituela, Ligako lehen trofeoa irabazi zuen jabetzan, baita 3 Kopa titulu ere. Klubak 50 urte bete zituen.
1941
Izen aldaketa
Athletic Clubek derrigorrez aldatu behar izan zuen bere izen ofiziala Atletico de Bilbaora, erregimen frankistak talde guztien izenak 'espainolizatzeko' araudia ezarri ostean.
1946
Bigarren aurrealde historikoa
Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza. Athleticen historiako eraso-lerrorik gogoratuena.
1947
Kopan sartutako gol kopururik handiena
Kopako txapelketan sartutako gol kopururik handiena. Ligan Bartzelonaren aurka egin bezala, Athleticek 12 gol sartu zizkion Vigoko RC Celtari Kopan, Gainzaren 8 golekin: Athletic 12 - Celta 1 (1947/05/18).
Hamaika abarkadunak
Athleticen debuta Europako Kopan
San Mameseko Arkua
Hamaika abarkadunen garaia da, Athleticen eta bere harrobiaren beste sinbolo bat. Klubaren ospea areagotu egin zen titulu gehiagorekin, Europako Kopan estreinatuz eta lehendabiziko Peñak sortuta. Eta San Mamesen fisionomia aldatu egin zen: Tribuna Nagusi berria eta Arkua eraiki ziren, azken hori Bilbo industrialeko ikonoa.
1950
Lehen Peña
Minglanillako (Cuenca) Peña Gainza Athletic Clubeko lehen peña ofiziala bihurtu zen.
1956
Debuta Europako Kopan
1955-56 Liga irabazi ondoren, taldeak sortu berri zen Europako Kopan debuta egin zuen. Porto eta Honved kanporatu zituen eta Manchester Uniteden aurka galdu zuen San Mamesen jokatutako joaneko partida ahaztezinaren ostean (5-3)
1958
Kopa titulua
Kopa titulua: 11 abarkadunen garaipena Di Estefanoren Real Madrid taldearen aurka Bernabeun.
Harrobi indartua
Athletic Jubenila eta Bilbao Athletic abian
Belaunaldi zuri-gorri berria
Espainiako futbolean jokalari atzerritarrak iritsi ziren eta Klubak harrobiaren aldeko apustua indartu zuen: Athletic Jubenila (1960) eta Bilbao Athletic (1964) sortu ziren, eta Estatuko lehendabiziko futbol-eskola (1969) proiektatu zuen. Lehoien belaunaldi berriak, Iribar atezain zela, beste Kopa titulu batekin itxi zuen hamarkada.
1961
Gazteen mailako Athletic
Athletic Cluben Gazte Mailako taldea 1961-62 denboraldian sortu zen, Jose Luis Garay presidente zela. Taldea Kopako txapeldun orde izan zen lehen deboraldian, eta txapeldun hurrengo bost edizioetan.
1962
Jose Angel Iribar
Jose Angel Iribar 'Txopo'-k 19 urterekin egin zuen debuta Athleticen, 1962-63ko Ligako partida batean. Clubeko kondaira handienetako bat da egun: 18 denboraldi eman zituen talde zuri-gorrian eta lehoi gisa 641 partida jokatuta, errekor absolutua dauka.
1964
Bilbao Athletic filiala
Nahiz eta Athleticek izen bereko talde bat izan zuen 30eko hamarkadaren amaieran, 1964an lehen taldearen filial gisa jaio zen. Erregional mailan hasi zuen bere ibilbidea, Piru Gainzaren aginduetara lehenengo eta Rafa Iriondorenera ondoren, eta bost denboralditan Bigarren Mailaraino iritsi zen.
Lezamako eskola
Prestakuntza integrala eta goi errendimendua
UEFAko lehen finala
Athleticek Lezamako eskola inauguratu zuen eta 75. urteurrena ospatu zuen beste Kopa titulu batekin eta Peñen lehen Kongresuarekin (Bailen, Jaen). Hainbat fitxaketekin indartuta, taldeak bere lehen final europarra jokatu zuen. Erregimen politikoa aldatu ostean, Klubak «bazkide bat, boto bat» printzipio demokratikoa berretsi zuen.
1971
Lezamaren inaugurazioa
1971-72 denboraldian, Estatu osoko lehen futbol eskola ireki zuten Lezaman (Bizkaia), Félix Oráa presidentearen aginduetara. Hiru futbol zelaik eta egoitza eta aldagelak hartzen zituen eraikin batek osatzen zuten Lezamako eskola. Gerora beste lau zelairekin eta kiroldegi estali batekin handitu ziren instalazioak.
1972
Athletic Club izenera buelta
Klubak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen, Athletic Club, atzerriko hitzak zituzten taldeen izenak debekatzen zituen dekretua indargabetuta geratu ostean.
1977
Lehendabiziko final europarra
Athleticek Europako lehen finala (UEFA) jokatuko zuen Juventus FC taldearen aurka. Turineko joaneko partidako 1-0ekoaren ostean, lehoiek 2 eta 1 irabazi zuten San Mamesen. Kontrako zelaian sartutako golen balio bikoitzak, baina, titulua altxatzea galarazi zien.
Gabarra
Titulu gehiago eta ospakizun historikoa Itsasadarrean barna
Ereserki ofiziala
Itxaronaldi luze baten ostean, lehoiek 2 Liga titulu eta Kopa 1 irabazi zituzten. Garaipen horien ospakizun jendetsua, Gabarra Itsasadarrean barna aterata, mugarri izan zen Athleticen eta Bizkaiaren historian. San Mamesek Munduko Futbol Txapelketa hartu zuen. Klubak ereserkia estreinatu eta bere egoitza inauguratu zuen: Ibaigane jauregia.
1982
Lehen hauteskundeak
Presidente izateko lehen hauteskundeak bazkide guztien arteko bozketa bidez, 1977tik 1982ra bitartean Athleticeko presidente izan zen Jesús María Duñabeitiak bultzatutako neurria.
1983
Ligako titulua 27 urte geroago: Gabarraren lehen zeharkaldia
Athleticek 82-83ko Liga irabazi zuen, txapelketa honetan 27 urteko lehortea izan ostean. Las Palmasen jokatutako azken jardunaldi ziraragarrian erabaki zen dena, eta garaipenak eromena piztu zuen Bilbon. Jendetza irten zen kalera titulua ospatzera, eta hartatik, Gabarra bihurtu da talde zuri-gorriaren garaipen handien ikur. Urte hartan irten zen lehen aldiz Bilboko itsadarrera, milaka eta milaka athleticzaleren artean.
1984
Bosgarrenez, liga eta kopa urte berean
1983-84 denboraldian, Athletic Clubek bere historian bosgarrenez irabazi zituen denboraldi berean Liga eta Kopa. Etxeko txapelketako azken jardunaldian Realaren aurkako partida ahaztezinean bihurtu zen txapeldun Athletic, San Mamesen, eta Kopako finalean lehoiek mendean hartu zuten FC Barcelona Bernabeun. Jakina, Superkopa ere irabazi zuen Athleticek, bi txapelketetan nagusitu baitzen.
Mendeurrena
Erronka berri baten aurrean: Bosman epaia
Lehendabiziko 100 urteak
Athleticen historian titulurik gabeko lehen hamarkada da, eta Bosman kasuaren epaiaren ostean lehiatzeko erronkari egin behar dio aurre. Hala eta guztiz ere, talde zuri-gorriak Europan jokatzen jarraitu zuen, Ligan txapeldunorde izatea lortu zuen eta Champions Leaguerako txartela eskuratu. Klubak lehen Mendeurrena ospatu zuen.
1992
Kirol Sozietate Anonimoak eta Estatutu berriak
LaLigako klubak Kirol Sozietate Anonimoak bihurtu ziren (SAD gazteleraz), zituzten zorrak kitatzeko Saneamendu-Planari jarraiki. Athletic Club, FC Barcelona, Real Madrid eta CA Osasuna izan ziren klub gisa mantendu ziren talde bakarrak. Athleticek 1999an onartu zituen egungo Estatutuak.
1998
Mendeurrena bikain ospatuz
Athleticek modurik onenean ospatu zuen bere mendeurrena, 1997-98ko Ligako azken partidan txapeldunorde bihurtuz. Lehen aldiz ireki zitzaizkion Athletici UEFA Champions Leagueko ateak, bere historian zehar Europako Kopan hiru aldiz parte hartu ondoren.
Emakumezkoen Athletic taldea
Lehoi emeen Debuta, eta urte gatazkatsuak Klubean
lehoi emeak elitean, lehoi arrak garai zailetan
Futbolaren testuinguru globalizatu batean, lehoi arrak ez dira horren lehiakor ageri. Ligan jaitsierari iskin egin zioten denboraldi askotan, baina beste horrenbeste denboralditan Europan jokatu zuten eta Kopako finalera iritsi ziren 24 urte beranduago. Klubak emakumezkoen Athletic taldea sortu zuen eta lehoi emeek 4 Liga titulu lortu zituzten.
2002
Emakumezkoen taldearen debuta
2000. urtean sortutako eta Superligan ari zen Leioa EFT taldearekin bat egin ondoren, emakumezkoen futbolaren maila gorenean debuta egin zuen Athletic Clubek. Lezaman estreinatu zen AD Torrejonen aurka, 2002ko urriaren 17an. Gerora txapeldun izango ziren liga txapelketako lehen jardunaldia izan zen.
2004
Europako txapelketan sartuko gol kopururik handiena
2004ko abenduaren 16an, Europako txapelketa batean sartutako gol kopururik handiena lortu zuten lehoiek, Belgikako Liejako Standard taldea 1-7 mendean hartuta. UEFAko laugarren jardunaldian izan zen, Ezquerro (3), Yeste, Iraola, Del Horno eta Etxeberriaren golekin.
2005
League treble for the Lionesses
The Athletic women's team became the dominant force in the Superliga with three consecutive championships in their first three seasons - the first team to achieve this - and another in 2007, opening the doors to the UEFA Women's Champions League.
San Mames, berriz ere
Estadio berria, titulu gehiago
Itxaronaldi luzearen saria
Zelai berean mende bat egin ondoren, 2013an Athleticek estreinatzen du estadioa: San Mames, Katedral berria. Hamarkada honetan, kluba 9 aldiz txapeldunorde geratzen da: lehoiak, Kopan (2 aldiz) eta Europa Leaguen; eta lehoi emeak, Ligan (4 aldiz) eta Kopan (2 aldiz). Saria gizonezkoen taldeko Superkopa tituluarekin dator, lehena 30 urtetan, eta emakumezkoen Ligako txapelketarekin (2015-16).
2012
UEFAko final batean, bigarrenez
1977an Juventusen aurka jokatu zuenaren ondoren, Athletic bigarrenez iritsi zen Europako final batera (UEFA Europa League). Bucaresten jokatu zuen finala, Atletico Madrilen aurka, baina ezin zian zuen garaikurra altxatu.
2013
Katedrala: agurra eta inaugurazioa
Inauguratu eta 100 urtera, Athleticek agur esan zion Katedral mitikoari Bizkaiko selekzioaren aurkako lagunarteko partida batekin, eta San Mames zelai berri eta abangoardistari bide eman zion. RC Celtaren aurka estreinatu zen, 2013ko irailaren 16an, Ligako partidan.
2015
Superkopako txapeldunak
Urte askotako saiakeren ondoren, gizonezkoen lehen taldeak titulu bat eskuratu zuen berriro. Bartzelona hartu zuen mendean Superkopan, San Mamesen 4-0ko garaipen ahaztezina lortu eta Camp Noun bana berdindu ondoren.
Superkopa eta pandemia
Sentsazio gazi-gozoak
Hiru final denboraldi berean
Pandemiaren agerpenak, 2020. urtearen hasieran, etorkizun handiko hamarkada baten hasiera modu erabakigarri batez baldintzatu zuen. Futbolaren mundua ere zaurituta geratu zen COVID-19agatik, futbol zelaiei muinik gabe utzi zielako: zaleak. Zalantzazko egoera honen erdian, 2021. urtea bonbazia handian hasi zen Real Madrili eta FC Bartzelonari Superkopa irabaziz, eta Kopako bi final jokatuz (aurreko urteko Errealaren kontrako partida atzeratua eta dagokion ediziokoa, Barçaren aurka).
2021
Titulu ahaztezina
Lehoiek 2021eko Superkopa irabazi zuten finalerdietan Real Madril (2-1) eta oroitzapenerako finalean FC Bartzelona mendean hartuta (3-2).
2021
Saririk gabeko Kopako bi final
Urte berean, 2021eko apirilean, Errealaren eta FC Bartzelonaren aurka Kopako bi final jokatzearen gertaera gogoangarriak ez zuen amaitzerik izan kopako titulu desiratuarekin.
2024
Titulurik desiratuena, 40 urte geroago
irabazi du berriz ere. 25. Kopa Sevillan altxatu dute lehoiek -milaka eta milaka athleticzalerekin batera- penaltietan erabakitako Mallorcaren aurkako partida ahaztezin batean. Bilboko kaleek eta itsadarrak eztanda egin dute bost egun geroago Gabarra berriz nabigatzen ikusteko, lau hamarkadako lehortearen ondoren.